Aurreko astean, ostiralean industria-sektorean euskararen erabilera bultzatu eta sendotzea helburu duen INDEUS plataformak 2025eko azken bilera ospatu du Bilboko Azkuna Zentroan. Jardunaldi honetan, Jaione Zubizarreta Pertsonen zuzendariak KL katealegaiaren Harrera Plana aurkezteko aukera izan du, baita pertsona berriak hasieratik integratuta senti daitezen eta erakundea ezagut dezaten laguntzen duten beste hainbat tresna ere.
KL katealegaiaz gain, honako hauek hartu dute parte hitzaldiekin:
Jon Ansoleaga, SPRIko zuzendari nagusia
Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia
Sonia Rodríguez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Ikerketa eta Koordinazioko zuzendaria
Eta erakundeek:
Aitor Soroa, HiTz zentroko irakaslea, Latxa aurkeztu du, inoiz euskararentzat sortu den eredu linguistiko handiena, baita sortu berri den euskarazko Txatbota ere.
Azkenik, Ioar Oteiza eta Peru Arrasatek (Sorland), Iñaki San Vicente (Orai) lagun, Markai aurkeztu dute, edozein markaren irudi digitala denbora errealean aztertzen duen tresna aurreratua.
Azpimarratzekoa da ekitaldi honen garrantzia, Spri Enpresa Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako foru aldundiek bultzatua. Horrez gain, 50 enpresa baino gehiago ari dira parte hartzen, besteak beste: ALBERDI, AMPO, ASLE, BASQUE AUTOMATION, BATZ, BIELE GROUP, BIOLAN, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, EKIN, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKADIKO ITSAS KLUSTERRA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GISLAN, GKN, GOIZPER, IKERLAN, I+MED, INNOBASQUE, KIMUA GROUP, LARRAIOZ TALDEA, LEYCOLAN, MAIER, METAPOSTA, MITXELENA, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA, VICOMTECH.
Hitzarmen honek bi erakundeen lan inklusibo eta kalitatezkoarekiko konpromisoa sendotzen du, eta KLk Arrasateko San Andres auzoan garatuko duen industria-pabiloi berria abian jartzeko aurrerapausoak ematea ahalbidetuko du.
Donostia, 2025eko azaroaren 25a.– KL katealegaia (KL) eta Rural Kutxaren Gizarte Ekintza elkarlanerako hitzarmen bat sinatu dute, KLk Arrasaten martxan jarriko duen industria-planta berria bultzatzeko helburuz. Instalazio hau San Andres auzoan kokatuko da, eta xede sozial eta industrial sendoarekin diseinatu da; horri esker, desgaitasuna duten eta gizarte- eta lan-bazterketako arriskuan dauden 130 pertsonaren enplegua sendotu ahal izango da, eta hurrengo urteetan lanerako aukera berriak sortuko dira.
Rural Kutxaren Gizarte Ekintzarekin sinatutako akordioak funtsezko sostengua dakar KL katealegaiarentzat estrategikoa den ekimen bat aurrera eramateko: gaur egun Aretxabaletako eta Bergarako ekoizpen-zentroetan banatuta dagoen jarduera industriala bateratu eta modernizatzea. Pabiloi berriak 4.500 m²-ko espazio produktibo egokitua izango du, eta horri esker, sektore hauetan garatu ahal izango dira industria-proiektuak: sarbide-sistemak, mekanizazioa, elektronika, kalitate-kontrola eta multiosagai-muntaketak. Era berean, inguruko enpresekin lankidetzan oinarritutako jarduera-lerro berriak bultzatuko dira, baita pertsonen arreta eta haien gizarte- eta lan-ibilbideen laguntza eta garapenerako espazio moderno berriak sortu ere.
Hitzarmena Rural Kutxaren lurralde-garapen sozialarekiko konpromisoaren parte da. Bere Gizarte Ekintzaren bidez, inklusioa, aukeren berdintasuna eta lan duina erdigunean jartzen dituzten ekimenak bultzatzen dira, lurralde-kohesioari eta garapen iraunkorrari laguntzen dieten proiektu estrategikoak babestuz. Ildo horretan, erakunde finantzarioak ekonomia-babesa emango dio KLren industria- eta gizarte-proiektuaren gauzatzeari, 2025 eta 2026ko ekitaldietan urteko lankidetzaren bidez, akordioan jasotzen den bezala.
KLko zuzendari Pablo Nuñezen hitzetan, hitzarmenaren garrantziari eta eskualdean izango duen eraginari dagokienez, honakoa nabarmendu du: hitzarmenari esker, desgaitasuna duten edo bazterketa-egoeran dauden pertsonen langabezia-tasak murriztu ahal izango direla, enplegu-behar berriei erantzun, lan-aukerak sortu eta prestakuntza- eta laguntza-metodologia berriak garatu Debagoienean; betiere, zentro honetan sortzen diren industria-beharrei erantzungo dieten lan-aukera ezberdinak eskainiz.
Bestalde, Rural Kutxaren Gizarte Ekintzako ordezkari Javier Martínezek, akordioaren gizarte-ikuspegiari buruz, hau azpimarratu du sinadura aurretik: «Aliantza honek aukera gehiago emango dizkie Debagoieneko desgaitasuna duten edo ahultasun-egoeran dauden pertsonei, industria-sektorean kalitatezko lanpostu berriak sortzearen bidez. Era berean, hobetuko dira orientazio sozio-laboraleko zerbitzua eta lagundutako enpleguaren programak ere; horiei esker, pertsona horiek eskualdeko beste enpresa batzuetara igaro ahal izango dira, enplegagarritasun-ibilbide pertsonalizatuen bidez.»
Arrasateko planta berria inklusiorako eta lehiakortasunerako motorra izango da: gaur egungo enplegua bermatuko du, lehen bi urteetan gutxienez 25 lanpostu berri sortzea ahalbidetuko du, eta etorkizunean 150 langiletik gorako plantilla lortzeko oinarriak ezarriko ditu. Proiektuak, gainera, prozesuen modernizazioa, irisgarritasunaren hobekuntza eta industria-jarduera aurreratuetarako espazio espezifikoen egokitzapena dakar, bereziki elektronika eta automobilgintza arloetan.
KL katealegaia irabazi-asmorik gabeko gizarte-interesekotzat deklaratutako lan-sozietatea da; bere eginkizuna da desgaitasuna duten eta gizarte- eta lan-bazterketako arriskuan dauden pertsonentzat kalitatezko enplegua sortzea Gipuzkoan. Gaur egun, Lurraldeko enplegagarritasun-beharrak dituzten ia mila pertsona ari da enplegatzen. Hornitzaile industrial integral gisa jarduten du honako sektore hauetan: automobilgintza, mugikortasuna, energia, elektronika, sarbide-sistemak, igotzeko sistemak, etxeko erosotasuna eta ekipamendu profesionala, bikaintasun industriala eta inpaktu soziala uztartuz.
Rural Kutxak, bere Gizarte Ekintzaren bidez, lan ongileak, sozialak, hezitzaileak, kirol arlokoak, kulturalak, zientifikoak, ingurumenekoak eta sustapen ekonomiko-profesionalekoak garatzen ditu, ikuspegi eraldatzaile batekin, gizartearen behar ezberdinei erantzunez.
Gizarte Ekintza honen misioa da pertsonek eta, oro har, gizarteak aurrera egitea sustatzea, bereziki kolektibo zaurgarrienei arreta berezia eskainiz; izan ere, helburu hori programa propioen, aliantza estrategikoen edo hirugarrenekin egindako lankidetzaren bidez gauzatzen da.
KL katealegaiak parte hartu du Adegi-ren New Culturers Gunea (NCG) ekitaldiaren 7. edizioan, Fabrika gunean ospatu den jardunaldian. Ekitaldiak 700 ikasle baino gehiago bildu ditu, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateko azken mailetako gazteak, konfiantzan, lankidetzan eta pertsonengan oinarritutako kultura berria sustatzen duten Gipuzkoako enpresekin batera.
Jardunaldian zehar, KLko ordezkariek Eneritz, Mikel eta Iñakik, beren esperientziak partekatu zituzten erakundean, azpimarratuz gazte talentuarentzat dauden aukerak, proiektu partekatuarekiko konpromisoa eta inklusioaren zein aniztasunaren aldeko apustua. Haien aurkezpena “Sumamos Capacidades – Aukerak Sortuz” lelopean amaitu zen, KLren balioen ikur gisa.
Aurkezpenen ondoren, KLko taldeak gazteak hartu zituen stand korporatiboan, non enpresa hobeto ezagutzeko eta curriculumak uzteko aukera izan zuten. NCG ekitaldian parte hartzeak berresten du KLren konpromisoa tokiko talentuaren garapenarekin eta Gipuzkoako lan-inklusioarekin.
KL katealegaia talde industrial eta sozialak urrats berri bat eman du jasangarritasunaren aldeko bere konpromisoan, Zirkular Bat proiektuan bazkide berri gisa sartuta. Egitasmo hau Naturklima, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Klima Aldaketarako Fundazioak, sustatzen du.
Zirkular Bat Gipuzkoako Foru Aldundiaren trantsizio ekologikoaren eta ekonomia zirkularraren estrategiaren barruan kokatzen da, eta baterien balio-katearen inguruan lan egiten duten enpresak, ikerketa-zentroak eta erakundeak konektatzea du helburu. Proiektuan parte hartzen dute, besteak beste, Irizar eMobility, CAF, Indumetal eta Circular Replay bezalako erreferente industrialek, baita Mondragon Korporazioa eta EHU/UPV bezalako eragile akademiko eta instituzionalek ere.
Joan den urriaren 31n egin zen 2025eko bigarren osoko bilkuran, KL katealegaia ofizialki aurkeztu zuten aliantzako kide berri gisa. Bertan, enpresak bere eredu soziala azaldu zuen —desgaitasuna duten pertsonentzat edo gizarteratze arriskuan daudenentzat enplegua sortzera bideratua— eta bere gaitasunak aurkeztu zituen bateria-moduluen eta paketeen desmuntaketa eta sailkapen prozesuetan, hau da, sistema horien kudeaketa zirkularraren funtsezko arloetan.
Zirkular Bat proiektura batuta, KL katealegaiak sendotu egiten du bere apustua jasangarritasuna eta inklusioa etorkizuneko sektore industrialetan uztartzearen alde. Horrela, bere esperientzia produktiboa mugikortasun jasangarriaren eta birziklapen aurreratuaren erronka berriekin uztartzen du. Kooperatibak asmoa du Zirkular Bat ekimenaren baitan antolatuko diren jardueretan eta tailerretan aktiboki parte hartzen jarraitzeko, ekonomia berde eta inklusibo baterako trantsizioan eragile garrantzitsu gisa bere lekua sendotuz.
Urretxuko lantegian, KL katealegaiak hiru exoeskeleto industrial gehitu ditu Iruña Tecnologías enpresaren eskutik, lanpostuetan irisgarritasuna eta ergonomia hobetzeko helburuarekin. Neurri honek lagunduko du laguntza handiagoa behar duten pertsonek lanpostu horietara iristea errazago izan dezaten.
KLren misioa beti izan da argia: pertsonak erdigunean jarrita kalitatezko enplegu inklusiboa sortzea. Orain, urrats bat gehiago eman dugu balio sozial hori berrikuntzarekin uztartuz. Nafarroako automatizazioan eta exoeskeletoen ezarpenean aditua den enpresarekin lankidetzari esker, Urretxuko gure taldeak tresna aurreratu bat du egunero gainesfortzu-arriskua murrizteko eta ergonomia hobetzeko.
Exoeskeletoek lan esfortzu handiko zereginak arintzen dituzte, nekea gutxitzen dute eta tailerrean lan egiten duten pertsonen osasuna zaintzen dute. KLrentzat, hau adibide bat da teknologia nola izan daitekeen gizartean eragin positiboa duen tresna. KLn esaten dugun bezala: berrikuntzak pertsonak zaintzeko balio badu, beti izango da ongietorria.
Iruñatik azpimarratu dute harrotasuna sentitzen dutela KL bezalako proiektu batekin lankidetzan aritzeaz, produktiboa eta humanoa batzen dituen ekimen batean. Eta hau bidaia baten lehen geltokia besterik ez da, non teknologia eta balio soziala eskutik helduta aurrera doazen.
Europako Gizarte Funtsak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kofinantzatuta dagoen proiektua, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzeko helburua duen EAEko FSE+ Programaren esparruan.
Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketa diputatua den Azahara Domínguez-ek KL katealegaia-ren Urretxuko planta bisitatu du, erakundeak garatzen duen jarduera industrial eta soziala bertatik bertara ezagutzeko aukera izan duelarik. KL Urretxuk, 30 urte baino gehiagoko ibilbidearekin, 66 pertsonari kalitatezko enplegua eskaintzen die eta Gipuzkoako eskualde guztietan banatutako 12 ekoizpen-planten sarearen parte da. Bisitan Urretxuko alkatea, Jon Luqui, enpresako zuzendari nagusia, Pablo Núñez, Urretxuko plantako arduraduna, Mikel González, eta zuzendari tekniko industriala, Iñaki Iraola, ere izan ziren. Diputatuak nabarmendu zuen erakundearen eginkizuna, “Gipuzkoako industriarentzat lehen mailako aliatua eta desgaitasuna duten pertsonentzat edo gizarteratze arriskuan daudenentzat enplegu-aukerak sortzeko erreferentea” dela azpimarratuz.
Bestalde, Pablo Núñez-ek adierazi zuen KL katealegaia-ren helburua dela enplegu industrial inklusibo eta iraunkorra sortzea eta mantentzea, sektoreko enpresa liderekin elkarlanean eta lurraldeko ekoizpen-ehunari balio erantsia emanez.
Alkate Luquik, gainera, KL “Urretxu eta Urola Garaiko ekosistema ekonomiko eta sozialaren katebegi funtsezkoa” dela nabarmendu zuen, eta GIZLAN inklusio-sarearekiko duen inplikazioa eta komunitatearen garapenarekiko konpromisoa azpimarratu zituen.
KL katealegaia-n, lurralde bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzeko lan egiten dugu, non pertsona orok bere talentua eskaini eta bere bizitza-proiektua garatu ahal izango duen enpleguaren bitartez.
KL katealegaian urrats erabakigarria eman dugu berrikuntzaren aldeko gure apustuan, adimen artifiziala gure eguneroko lanetan txertatuta. Barne-erabilerarako ChatGPT integratu dugu, eta prestakuntza espezifikoak garatzen ari gara egitura zentraleko hainbat arlotarako: Komunikazioa, Zuzendaritza, Giza Baliabideak, Administrazioa eta arlo teknikoa, besteak beste.
Prestakuntza horiez gain, IArekin lanean ari gara dagoeneko, software berriak garatzen eta optimizatzen, prozesuak hobetzeko eta KL murgilduta dagoen proiektu digital ezberdinei erantzuteko.
Adimen artifizialaren integrazioa aurrerapauso beharrezko eta estrategikoa da, gaur egungo abangoardian kokatzen gaituena, gure lana eraginkorrago eta etorkizunera begirakoago bihurtzeko helburuarekin.
KL katealegaian teknologia gure helburu sozialaren zerbitzura dagoen tresna gisa ulertzen dugu: desgaitasuna duten pertsonentzat kalitatezko enplegu-aukerak sortzea. Adimen artifizialerantz emandako urrats honek ez du soilik gure lan egiteko modua modernizatzen, baizik eta gizarte inklusiboago eta berritzaileago bat eraikitzen jarraitzeko gure konpromisoa sendotzen du.
2022ko amaieratik 2024ko amaierara bitartean, KL katealegaiak EMAKLANEAN proiektua jarri zuen martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar Ekin Lanean programaren babesarekin. Ekimen honen helburua izan zen gizarte-bazterketa arriskuan zeuden emakumeen kontratazioa sustatzea, industria-sektorean esperientzia gutxi edo batere ez zutenen artean, laguntza, prestakuntza eta jarduera produktiboari lotutako gizarte- eta lan-garapenerako ekintzetan parte hartzearen bidez. Horren guztiaren xedea izan da enplegurako sarbidea erraztea, bai eta sektore historikoki maskulinizatu batean egonkortasuna bultzatzea ere.
Lortutako emaitzek programaren eragina berresten dute: 2024aren amaieran, parte hartu zuten 29 emakumeetatik 17k (%59) lortu zuten enpresa batean lan-kontratua. Gainera, horietatik 7k desgaitasun ziurtagiria eskuratu zuten prozesuan zehar, eta horrek erraztu egin zuen KL katealegia bezalako gizarte-erakundeetan lanpostuak eskuratzea.
2025 eta 2026ri begira, Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz ere ekimen honen aldeko apustua egin du, Elkar Ekin Lanean, Itinerarios Profesionales deialdiaren barruan. Epe berri honetan, industria arloko ibilbide pertsonalizatuak garatzen jarraituko da, gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden emakumeen lan-aukera hobetuak eskaintzeko, gero eta lehiakorragoa eta zorrotzagoa den lan-merkatuan.
EMAKLANEAN bezalako programak funtsezkoak dira aukera-berdintasunean aurrera egiteko, emakumeek enplegurako sarbidean dituzten zailtasunak zuzenean jorratuz, bereziki sektore tradizionalki maskulinoetan. Era berean, garrantzitsua da Sarean lan egitea gizarte-bazterketaren eta emakumearen munduko eragileekin; Udalen, Foru Aldundiaren, beste Zentro Berezien, Elkarteen, Garapen Agentzien, Gizarte Erakundeen… laguntzarekin, inklusioaren eta berdintasunaren aldeko apustu honen inpaktua indartzen duten sinergiak sortuz.
KL 2025-2030 Plan Estrategikoaren ildotik, KLk prebentzio, kalitate eta ingurumen politikak sendotu eta eguneratu ditu. Politika horiek dira bezeroa eta interes-taldeak asetzeko eta erakunde gisa etengabe hobetzeko gure oinarria.
Hobekuntzarekiko konpromisoa urtero ikusten da ISO 9001:2015 ziurtagiriaren berritzearekin, Aenorrek egindako kanpo-auditoretzen bidez. Hurrengoa 2025eko urrian izango da, eta gure hiru zentroek —Tolosa, Oñati eta Mutriku— ateak irekiko dituzte gure eguneroko lan egiteko modua erakusteko.
Aurrera egiten jarraitzen dugu, kalitatearen, prebentzioaren eta ingurumenaren aldeko gure apustua berresten. Bide hau guztion artean egiten dugu, eta badakigu auditoria bakoitzaren, plan bakoitzaren eta proiektu bakoitzaren arrakasta gure taldearen inplikazioan dagoela.
KL katealegaian ofizialki jaso dugu Dibertsitatearen Ziurtagiria, 2020an lortutako urrezko maila berrituz eta gure inklusio eta ekitatearekiko konpromisoa berretsiz.
Aitorpen honek dibertsitatearen kudeaketa aktiboki sustatzen duten erakundeak nabarmentzen ditu, kultura bidezkoago, inklusiboago eta iraunkortasun-helburuekin zein egungo gizartearen itxaropenekin lerrokatuago baten alde eginez.
Urola Kostako Udal Elkarteak gidatutako proiektu honek laguntza eta babesa eskaintzen ditu prozesu osoan, eta erraztu egiten du CERTINALIA gauzatutako kanpo-auditoretza gainditzeko beharrezko baldintzak ezartzea.
KL-n ulertzen dugu dibertsitatea ez dela soilik balio estrategiko bat, baizik eta gizarte-erantzukizun bat ere bada, gure lan egiteko modua eta komunitateari balioa emateko dugun ekarpena indartzen dituena. Ziurtagiri honek bultzada ematen digu pertsona guztientzat aukerak eraikitzen jarraitzeko.
Utilizamos cookies para optimizar nuestro sitio web y nuestro servicio.
Funcional
Always active
El almacenamiento o acceso técnico es estrictamente necesario para el propósito legítimo de permitir el uso de un servicio específico explícitamente solicitado por el abonado o usuario, o con el único propósito de llevar a cabo la transmisión de una comunicación a través de una red de comunicaciones electrónicas.
Preferencias
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para la finalidad legítima de almacenar preferencias no solicitadas por el abonado o usuario.
Estadísticas
El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos.El almacenamiento o acceso técnico que es utilizado exclusivamente con fines estadísticos anónimos. Sin una requerimiento, el cumplimiento voluntario por parte de su proveedor de servicios de Internet, o los registros adicionales de un tercero, la información almacenada o recuperada sólo para este propósito no se puede utilizar para identificarlo.
Marketing
El almacenamiento o acceso técnico es necesario para crear perfiles de usuario para enviar publicidad, o para rastrear al usuario en un sitio web o en varios sitios web con fines de marketing similares.