KL katealegaia, funtsezko eragilea Bidasoako Enplegu Plan berrian
Bidasoako eskualdea Enplegu eta Garapen Lokaleko Planaren lurralde pilotu gisa hautatu da. Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimen honek enplegu-politikak, garapen ekonomikoa eta lurraldearen errealitatera egokitutako finantzaketa aktibatzea du helburu.
Testuinguru horretan, Mikel Torres sailburuak Bidasoa activaren egoitza bisitatu du eskualdeko bi alkateekin batera, planaren lanketa eta hurrengo urratsak bertatik bertara ezagutzeko.
Planaren diagnostiko eta diseinu fasean, KL katealegiak eginkizun nabarmena izan du eragile traktore gisa, prestakuntzari, enpleguari, enpresa-lehiakortasunari eta gizarteratze soziolaboralari lotutako lehentasunak definitzen aktiboki parte hartuz.
Plana hurrengo fasera igaroko da orain, Lanbiderekin hitzarmena sinatu ondoren, eta datozen hilabeteetan lehen ekintzak martxan jarriko dira.