Accessibility Tools

Skip to main content
Berrikuntza soziala

Pertsonentzat

Enplegagarritasun-ibilbidea

KL katealegaia askotariko desgaitasunak ditugun emakume eta gizonek osatzen dugu.

Erantzukizuna, errespetua eta pertsonen garapena eta gizartearekiko konpromisoa dira KL katealegaiaren balore nagusiak. Bakoitzaren gaitasunetara egokitzen diren lanpostuak bilatzen laguntzen dugu, orientazio eta lan-poltsa zerbitzu indibidualizatuekin.

KL katealegaian, industria-jarduerak egiten ditugu eta desgaitasuna duten pertsonak kontratatzen laguntzen diegu enpresei, aukera-berdintasuna egon dadin.

Pertsonentzat

Orientazio-zerbitzua

KL katealegaiak desgaitasuna eduki eta lan bila dabiltzan pertsonei eskaintzen dien zerbitzua da eta haien enplegagarritasuna hobetzea du helburu. Horretarako, askotariko tresnak erabiltzen ditu eta laneratzea errazteko ekintza pertsonalizatuak diseinatzen ditu etengabe. Giza baliabideetako gure unitateak kualifikatuak dira eta oso espezializatuta daude desgaitasuna duten pertsonen laneratzean.

Besteak beste, Orientazio-zerbitzuko langileen egitekoa da bilgune bat sortzea, lan bila dabiltzanentzat enplegagarritasuneko erreferente izan daitezen.

Laneratzera bideratutako tratamendu pertsonala eskaintzen dugu.

Gaitasunak identifikatzea

Lan bila dabilen pertsonaren gaitasunak identifikatuko ditugu elkarrizketa eta laguntza-tresna bidez.

Ibilbide pertsonalizatua garatzea

Balorazio hori egin ostean, ibilbide bat sortuko dugu lan bila dabilen pertsonarekin batera eta bere beharretara ongien egokitzen diren baliabideak eskainiko dizkiogu.

Lan-aukerak bilatzea

Laburbilduz, zurekin elkarlanean arituko gara zure gaitasun eta beharretara egokitzen den lan-aukera aurkitzeko.

Arreta eta kontaktua

KL katealegaian, zure herritik gertuen dagoen enplegu-zentroan edo ongien dagokizun lekuan artatuko zaitugu. Bestela, jarri gurekin harremanetan enplegu-atariko fitxaren bidez.


Lanbideren zentro laguntzailea gara desgaitasuna duten pertsonentzat

Pertsonentzat

Enplegu-laguntza indibidualizatua eskaintzen dugu KL zentroetan laguntza-plan pertsonalen bidez.

PGBZ Pertsona Gorrentzako Bitartekaritza Zerbitzua

Pertsona gorren integraziorako hobekuntza praktikoa, komunitate horren gizarteratzea eta laneratzea hobetzeko eta lan-inguruneko bizi-kalitatea areagotzeko. Horretarako, hainbat ekintza egiten ditugu, besteak beste: Ingurune eta lanpostuen egokitzapena, banakako eta familientzako laguntza, bitartekaritza zeinu hizkuntzan, pertsona gorren komunitatearekiko sentsibilizazioa…

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearekin koordinazio-protokoloa

KL Katealegaiaren eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen arteko protokoloak koordinazio-prozesua eta tresnak zehazten ditu Gipuzkoan gaixotasun mentalak dituzten pertsonak deribatu, gizarteratu, jarraipena egin eta esku-hartzeko. Protokoloaren helburua da gaixotasun mentalak dituzten pertsonek laneratze eta bizi-kalitate hobea izan dezaten entitateak eskaintzen dituen lan-bitartekoetan.

Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden pertsonak. Landuz

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako departamentuarekin elkarlanean sortutako programa bat da eta haren helburua da gizarte-bazterkeria egoeran edo jasateko arriskuan dauden pertsonen kontratazioa erraztea eta lanpostuan laguntza eskaintzea. Lanpostu egonkorrak sortzean eta laneratzean genero-berdintasuna sustatzean jartzen du fokua.

Laguntza-tresnak

KL Katealegaiak tresna bat sortu du, , Urratsez Urrats metodologiaren bidez, lan bila dabilen pertsonaren gaitasunen eta lanpostuaren eskakizunen arteko aldea neurtzeko. Tresna horrek plan pertsonalizatuak abian jartzeko eta hobekuntzak egiteko aukera ematen dio. Gainera, desgaitasuna duten pertsonak lanpostuaren inguruan trebatzeko aukera ematen du, fokua digitalizazioan jarrita. Horri esker, ingune digitaletan dituzten gaitasunak eta lan-aukerak hobetu ditzakete.

Pertsonentzat

Pertsonentzako laguntzadun enplegua

Bitartekaritza-zerbitzu bat jarri dugu enpresen eta pertsonen eskura, beste enpresetan desgaitasuna duten pertsonen kontratazioa errazteko eta sustatzeko.

Desgaitasuna duten pertsonak

Desgaitasuna duten pertsonei laguntzen diegu Gipuzkoako beste enpresa batzuetan lana bilatzen. Horretarako, haien gaitasunak balioztatzen ditugu eta ongien egokitzen zaien eskaintzetara bideratzen ditugu.

Eskaintzak Laguntzadun Enplegu-unitateko (EcA) adituek kudeatzen dituzte. Metodologia horiek erabiliz, laguntza bikoitza eskaintzen dugu laneratzeko eta lanpostua mantentzeko beharrezko prozesu guztietarako.

Laguntza banakakoa eta pertsonalizatua da eta haren helburua da desgaitasuna duten pertsonek egitekoak modu autonomo eta eraginkorrean egitea, antzeko postuetan lan egiten dutenen pare eta enpresaren eskakizunen arabera.

Pertsonentzat

LanAukera

EHLABEren baitan Europako Gizarte Funtsak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak batera finantzatutako proiektua da. Haren helburua da lan-aukerak bilatzeari lotuta gizartean aurrerapausoak ematea. Hainbat arlotan jarduten du. Alde batetik, pertsonei prestakuntza ematen die, profesionaltasun-ziurtagiriak lortuz laneratzera bideratutako gaitasunak lor ditzaten. Bestetik, lan-aukerak bilatzen ditu merkatu berrietan. Halaber, ingurunea, prozesuak eta lanpostuak pertsonen profilera egokitzen ditu, lanpostu eta lan-inguruneetan hobeto integra daitezen.