Accessibility Tools

Skip to main content

Eusko Jaurlaritzak erantzukizun soziala eta langileen parte-hartzea bultzatu ditu 2025eko laguntzen bidez

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lana eta Enplegua Sailak 2025eko deialdia ebatzi du, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan enpresen erantzukizun soziala ezartzea eta langileen parte-hartzea indartzea helburu duten laguntzak emateko.

Testuinguru honetan, KL Katealegaiak bi diru-laguntza lerrotan finantzaketa lortu du: jasangarritasun-memoriak eta gizarte-kontabilitate aplikatuaren memoriak egitea; eta Ekonomia Sozialeko enpresetan langileen parte-hartzea kudeaketan eta gobernu-organoetan hobetzeko metodo eta tresnak garatu eta ezartzea.

Ekimen hauek gure eredua indartzen dute, enpresa inklusibo eta iraunkorra sustatuz, eta zailtasun handienak dituzten pertsonentzat kalitatezko enplegu-aukerak sortzen jarraitzea ahalbidetzen digute.