Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

KL katealegaia INDEUSen parte hartzen du

2025/12/01
KL katealegaia INDEUSen parte hartzen du

Aurreko astean, ostiralean industria-sektorean euskararen erabilera bultzatu eta sendotzea helburu duen INDEUS plataformak 2025eko azken bilera ospatu du Bilboko Azkuna Zentroan.
Jardunaldi honetan, Jaione Zubizarreta Pertsonen zuzendariak KL katealegaiaren Harrera Plana aurkezteko aukera izan du, baita pertsona berriak hasieratik integratuta senti daitezen eta erakundea ezagut dezaten laguntzen duten beste hainbat tresna ere.

KL katealegaiaz gain, honako hauek hartu dute parte hitzaldiekin:

  • Jon Ansoleaga, SPRIko zuzendari nagusia
  • Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza, Talentu eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendari nagusia
  • Sonia Rodríguez, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Ikerketa eta Koordinazioko zuzendaria

Eta erakundeek:

  • Aitor Soroa, HiTz zentroko irakaslea, Latxa aurkeztu du, inoiz euskararentzat sortu den eredu linguistiko handiena, baita sortu berri den euskarazko Txatbota ere.
  • Azkenik, Ioar Oteiza eta Peru Arrasatek (Sorland), Iñaki San Vicente (Orai) lagun, Markai aurkeztu dute, edozein markaren irudi digitala denbora errealean aztertzen duen tresna aurreratua.

Azpimarratzekoa da ekitaldi honen garrantzia, Spri Enpresa Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko zein Gipuzkoako foru aldundiek bultzatua. Horrez gain, 50 enpresa baino gehiago ari dira parte hartzen, besteak beste: ALBERDI, AMPO, ASLE, BASQUE AUTOMATION, BATZ, BIELE GROUP, BIOLAN, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, EKIN, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKADIKO ITSAS KLUSTERRA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GISLAN, GKN, GOIZPER, IKERLAN, I+MED, INNOBASQUE, KIMUA GROUP, LARRAIOZ TALDEA, LEYCOLAN, MAIER, METAPOSTA, MITXELENA, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA, VICOMTECH.