Accessibility Tools

Skip to main content

Lege oharra

grupokl.com (leiho berrian irekitzen da) web orria Katea Legaiak eskaintzen dituen produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa emateko eta harremana hobetzeko helburuarekin sortu da, eta lan eskaintzetan izena emateko baliabide gisa.

WEBGUNEAREN TITULARRA ETA IDENTIFIKAZIO DATUAK

grupokl.com (leiho berrian irekitzen da) web orriaren titularra KL katealegaia S.L.L da, IFK zenbakia B-20533329 duena, eta helbidea Epele Bailara Industrialdea, 35, 20128 Hernani, Gipuzkoa duena. Enpresarekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa info@grupokl.com da.

Web orrialde hau erabiltzerakoan, erabiltzaileak hemen agertzen diren erabilera baldintza guztiak berariaz onartzen ditu. Onartu nahi ez baldin baditu, grupokl.com (leiho berrian irekitzen da) web orrian sartzeari utzi beharko dio.

ZEHAZTAPENAK ETA BALDINTZAK

Webgune honetan sartu eta nabigatzeak bertako lege ohartarazpenak, baldintzak eta zehaztapenak onartu eta ezagutzea suposatzen du. Web honetako zenbait ataletan baliteke erabilera baldintza propioak egotea. Baldintza horiek onartu beharko dituzu atal berezi horietan eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuetara sartu ahal izateko. Baldintza hauek erabiltzailearen eskura egongo dira web nagusian edo homepagean, hala nola, zerbitzu zehatzetara sartzeko unean. Web orriaren titularrak erabilera baldintza orokorrak eta erabilera baldintza zehatzak eskura jarriko ditu nabigazioak irauten duen bitartean eta baldintza horiek edozein unetan jaitsi eta gorde ahalko dituzu. Gune desberdinetako erabilera baldintzak bezeroaren eskura daude webgunean eta edozein momentutan jaitsi ahalko ditu irakurri eta ikusteko.

grupokl.com web orrialdera sartzean erabiltzaileak du horren erantzukizun osoa.

ALDEZ AURREKO ADMINISTRAZIO-BAIMENA

KL katealegaia enplegu zentro berezia da eta halakotzat jotzen du Lanbidek. Gauzak horrela, ez dago aldez aurreko administrazio baimena ematen duen inolako neurriri lotuta

JOKABIDE-KODEAK

Enpresa honek barne erabilerarako jokabide-kode bat du eta derrigorrezkoa da erakundea osatzen duten pertsona guztiek betetzea. Kodea publikoa da eta hemen jaitsi daiteke: Katea Legaiaren  jokabide-kodea.

COOKIEAK

Cookieak zure nabigatzailean gordetzen den testu-fitxategi txiki bat da, web orri bat bisitatzen duzunean. Bere erabilgarritasuna web orrialdea arakatzeko itzultzen duzunean gogoratzea da.

Cookiek honako informazioa gorde ohi dute: informazio teknikoa, lehentasun pertsonalak, edukien pertsonalizazioa, erabilera estatistikak, sare sozialetarako loturak, erabiltzaile kontuetara sartzea, etab. Hauek, azken finean, erabilera ohiturei buruzko datuak dira.

Cookien helburua da webaren edukia zure profil eta beharretara egokitzea. Cookierik gabe, edozein orrialdek eskaintzen dituen zerbitzuak nabarmen gutxituko lirateke.

Webgune honetan erabiltzen diren cookieak

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak agintzen duenari jarraiki, web honek egiten duen cookien erabilera zehaztu dugu jarraian ahalik eta modu zorrotzenean.

Webgune honek ondorengo cookie propioak erabiltzen ditu:

  • Saioaren cookieak, erabiltzaile kopurua jakiteko eta erabiltzaileek zerbitzu honi ematen dioten erabilera estatistikoki aztertu eta neurtzeko. Web orrialdean egiten den nabigazioa aztertzen da webgunean eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuen eskaintza hobetzeko asmoz.

Webgune honek hirugarrenen cookie hauek erabiltzen ditu::

  • Google Analytics: Cookieak gordetzen ditu web honek dituen bisita kopurua eta trafikoari buruzko estatistikak egin ahal izateko. Webgune hau erabiltzerakoan, Googlei zuri buruzko informazioa tratatzeko baimena ematen diozu. Hortaz, honen inguruan edozein eskubide gauzatu nahi izanez gero, Googlekin jarri beharko zara zuzenean harremanetan.

Cookieak desgaitu edo ezabatu

Edozein unetan webgune honetako cookieak onartu, blokeatu edo desgaitzeko eskubidea daukazu. Erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera, ekintza hauek modu desberdinean egin beharko dituzu. Nabigatzaileak cookieak biltzeko ardura duten tresnak dira eta nabigatzaileetan gauzatu ahalko duzu cookieak ezabatu edo desgaitzeko duzun eskubidea. Ez web honek ezta bere legezko ordezkariek ere, ezin dute bermatu nabigatzaile hauek cookien manipulazio zuzena edo okerra egingo dutenik.

grupokl.com webguneko titularrak ez ditu hirugarrenak kontratatu zerbitzu bat emateko non erabiltzaileen eta aipatutako cookien erabileraren identifikazioa eskatzen den. Cookien politika honen inguruan zalantzarik izanez gero jar zaitez gurekin harremanetan harremanetarako atalaren bitartez.

EDUKIEN GAINEKO JABETZA JABETZA INTELEKTUALAREN ESKUBIDEAK

grupokl.com web orrian agertzen diren edukiak azken eguneratzearen datan indarrean daudenak dira: web orriaren jabeak gorde egiten du bertan daude informazio eta edukiak eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea.

Web orrialde honetan dauden eduki guztien gaineko eskubideak web orriaren titularrarenak edo eduki bakoitzaren titularrarenak dira. Eduki hauen edozein motako ustiapena debekatuta dago, edukien titularrek horretarako berariazko baimena ematen ez badute. Jarraian zehazten diren ekintzetarako web orriaren titularraren edo bertan agertzen diren edukien titularren berariazko baimena, idatziz, beharko da: erreprodukzio totala edo partziala; banaketa, alokairua eta mailegua barne; komunikazio publikoa, barne hartuta web orriko edukiak edo elementuak eskura jartzea komunikazio sare globalen bidez; eta eraldaketa, barne hartuta itzulpena eta beste formatu eta euskarrietarako egokitzea; hala nola bilduma gisa argitaratzea irudiak, testuak, ikus-entzunezko edukiak, datu baseak, egitura bisuala, html kodea edo erabiltzailearen eskura jartzen den beste edozein lan intelektual.

grupokl.com web orrian sartzeak ez die erabiltzaileei inolako titulartasunik ematen web orrian haien eskura jarri diren edukien jabetza intelektualaren gainean.

Titularren baimena ez duten hirugarrenek guztiz debekatuta dute web honetan agertzen diren izen komertzial, marka, logo, irudi, testu eta zerbitzuak erabiltzea. grupokl.com  web orriaren titularra den enpresak dagokion ekintza judizialak aurrera eramateko aukera gordetzen du jabetza intelektualaren eskubideak hautsi edo urratzen dituzten erabiltzaileen aurka.

ORRIAREN FUNTZIONAMENDUREN GAINEKO ERANTZUKIZUNA

Web orriaren titularra den enpresak ez du zuk web gune honetan egin dezakezun erabilera okerraren gainean ardurarik hartzen.Titularrak, egoki deritzonean, zuzenketak, hobekuntzak eta aldaketak egin ahalko ditu orrialde honetan dauden informazioen inguruan eta horrek ez du aukerarik ez eskubiderik ematen inolako erreklamazio edo kalte-ordainetarako, eta ez du berekin inolako erantzukizun aitorpenik ekartzen. Horretaz gain, titularrak ez du erantzukizunik hartzen web orria funtzionatzen jarraitzeagatik ematen den eskuragarritasunagatik eta jarraipen teknikoagatik eratortzen diren edozein motako kalte-galeren gainean.

Web orrialde honek ez du ziurtatzen ez dela birusik edo sistema informatikoak kaltetu ditzaketen beste elementurik egongo dokumentu elektronikoetan edo webgune hau edo hirugarrenen webguneak erabiltzen dituzten erabiltzaileen fitxategietan. Beraz, ez du erantzukizunik hartzen arrazoi hauengatik sortu daitezkeen galeren aurrean.

APLIKATZEN DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

grupokl.com  web orrialdean sartzeagatik edo erabiltzeagatik sor daitekeen edozein eztabaida, Hernaniko auzitegien eta mailaz goragoko organoen jurisdikzioaren eskutan jarriko da.

Web orrialde hau eta honetatik eratorri daitezkeen erlazioak gidatzen dituzten zehaztapen eta baldintzak Espainiako legeriak babesten ditu.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu edo zure zalantzak, iradokizunak, kexak eta erreklamazioak bideratu, jar zaitez gurekin harremanetan:

KL katealegaia S.L.L.
Polígono Epele Bailara, 35. 20128 Hernani. Gipuzkoa
dtainta@grupokl.com
943 33 06 59

©KL katealegaia S.L.L.. 2018. Eskubide guztiak erreserbatuta