Enpresentzat
Konponbide industrialak
Zeure hornitzaile industrial integrala gara
Ingeniaritza eta garapen teknikoa
Aholkularitza
Industrializazioa
Multiteknologia
Ohiko produktu mekatronikoen muntaketa- eta mihiztaketa-prozesuetan 35 urteko esperientzia duen KL katealegaiak aholkularitza tekniko aditua eskaintzen du produktuen industrializazioan, zehazki, askotariko teknologiak integratzen dituzten konponbideetatik abiatuta.
Balio erantsia
Proiektu integrala
Erosketak eta bilketak
Prozesu-ingeniaritza
Gure xede nagusia kudeaketari balioa ematea da. Proiektuaren zuzendaritzatik, hori definitzen duten aldagai guztiak modu integralean kudeatzen ditugu.
Erosketetako, Bulego Teknikoko eta Prozesu-ingeniaritzako taldeek balio erantsi gehigarria eskaintzen diote muntaketari, bilketak kudeatuz, ekipoen mantentze-lana bere gain hartuz eta beharrezko tresneria eta test-ekipoak garatuz.
Kudeaketa aurreratua 4.0
Estandar Industriala
Etengabeko hobekuntza
Digitalizazioa
KLn, etengabe ikuskatzen dugu gure estandar industriala, lan egiten dugun sektoreen eskakizun handiagora egokitze aldera.
Bezeroarekiko harremana ulertzeko moduak eramaten gaitu etengabe hobetzera, hori delako, gure ustez, funtsezko tresna gure jarduera epe luzera finkatzeko.
Gure digitalizazio-mailak aukera ematen digu interkonexio eraginkorra izateko bezeroaren kudeaketa-sistemekin. Halaber, datuak biltzeko ditugun tresnek informazio zehatza ematen dute, behar bezala monitorizatu ahal izateko prozesuak eta erabakiak ondo hartu ahal izateko.
Fidagarritasuna eta bermea
Kalitate-protokoloak
ISO 9001 ziurtagiria
Erreferentziak
Jarduera-sektore desberdinetako erreferentziazko enpresek bere konfiantza jartzen dute urtero KLrengan eta hori gure zerbitzuaren kalitatearekiko dugun konpromisoaren bermerik onena da.
Kalitatearekiko konpromisoa primeran definitutako protokoloetan oinarritzen da, baita ondo egindako lanera orientatutako pertsonen talde batekin osatzen diren prozesu irmoetan ere.
KLk ISO9001 ziurtapena dauka, garatzen dituen jarduera guztietara eta produkzio-planta guztietara hedatzen dena.
Premium zerbitzua
Logistika pertsonalizatua
Konpromisoa
Malgutasuna
Geure indargunea zerbitzuarekiko dugun konpromisoa dela uste dugu. Hala, bermatzen dugu bezeroari eskaera epearen barruan eta beharrezko kalitate-estandarrarekin entregatzen diogula.
Helburu horretarako garatutako barne-kudeaketako tresnek ahalbidetzen digute produkzio-gaitasuna malgua izatea eta agertoki-aldaketetara egokitzea, aldi berean, JIT entregen logistika pertsonalizatua eskainiz bezeroaren produkzio-lineetan.
Proiektuaren lankidetza-hitzarmenak
Inbertsioak
Helburu partekatuak
Gizarte-dimentsioa
Askotariko gaitasunak dituzten pertsonek osatzen dute KL eta pertsona horiek funtsezko papera dute haien bezeroen arrakastan, funtzionalitatea, fidagarritasuna eta kostu bikainak uztartzen dituzten produktuak fabrikatzen laguntzen dietelako.
KLko langileok izpiritu komun batek mugitzen gaitu, baita lankidetzak eta gure bezeroekin helburuak partekatzeak ere.
Guk horrela ulertzen ditugu harremanak, lankidetzatik, produktuen industrializazioa ahalbidetzen duten inbertsioetan parte hartuz.
Enpresentzat
Sektoreak eta jarduerak
-
Mugikortasuna
- Autobusetako ate-zatien eta tapen fabrikazioa
- Autobusetako hodien tapizatua
- Autobusen aurrealde eta atzealdeko pilotuen muntaketa eta proba
- Railway-rako modulu eta bateria-sorten muntaketa
- Trenbide-trakzioko kutxetarako torloju-kitak
-
Automobilgintza
- Multzoen ingeniaritza- eta mihiztaketa-zerbitzuak
- Ikuskapen bisuala eta kalitate-kontrola
- Serie ertain eta handien CNC mekanizazioa, zulaketak, hariztaketak eta errematxaketak
- Pieza plastikoen tanpografia
-
Energia
- Kontagailu elektriko adimendunen mihiztaketa elektronikoa
- Tresneria elektriko txikia
- Makina birakarietarako harilen fabrikazioa
- Errotoreen metaketa eta sorgailu elektrikoen harilketa
- Tentsio ertaineko transformadoreen fabrikazioa
-
Elebazioa
- Obrako azpimultzoen integrazioa eta muntaketa
- Kabinen irekitze-sistemen mihiztaketa
- Hobiko eta kabinako botoien fabrikazioa
-
Sarbideen kontrol-sistema
- Sarrailagintza mekanikoaren eta sarraila-zilindroen muntaketa integrala
- Sarbide elektronikoen mihiztaketa eta kontrol-proba
- Sarbide-sistemak instalatzeko kitak
-
Zaharberritzea | erosotasuna | etxea
- Koadro elektrikoen kableatua
- Okintzako labe industrialen mihiztaketa
- Lerro zurira bideratutako azpimultzoen muntaketa
-
Elektronika
- THT osagaien fabrikazio eta muntaketako eta olatu bidezko soldadurako kidea
- Zirkuitu inprimatuko plaken grabaketa, proba eta laguntza teknikoa
- Ekipamendu elektronikoaren industrializazioa eta paketatzea
-
Beste sektore batzuk
- Osasungintza: ospitaletarako osagaien muntaketa eta paketatzea
- Markaketa industriala: tanpografia eta laser bidezko markaketa
Enpresentzat
Bezeroak
Soluzio integralen hornitzaile gisa, enpresa txiki eta ertainek gure taldeen gaitasunean jarritako konfiantza da gure posizionamendu irmoaren oinarria. Hala, KL katealegaia bazkide estrategikoa da haietako askorentzat.
“Gure bezeroak dira gure bermerik onena”
Enpresentzat
Enpresetarako laguntzadun enplegua
EKONOMIKOAK
Laguntzen kudeaketa, dirulaguntzak… + Kontrataziorako aholkularitza + Abantaila handiagoa lehiaketa publikoetans
KONTRATAZIOA
Lanpostuaren analisia + Profil egokiaren bilaketa + Jarraipen pertsonalizatua kontratazio-prozesuan
EGE (Enpresen Gizarte Erantzukizuna)
Arau-betetzea + Balio erantsia + Oreka sozioekonomikoa
Enpresentzat
Battera ekimena Zeleros, Lazpiur eta KL katealegaiaren lankidetzatik sortu da. Hiru enpresok indarrak batu dituzte elkarlanean energiaren, moduluen eta bateria-sorten biltegiratze-sistemen fabrikazioan eta muntaketan eta mugikortasun jasangarriarekin lotutako hainbat aplikazioetarako periferikoetan espezializatzeko. KL katealegaiak, Battera ekimeneko kide gisa, hornitzaile industrial integral gisa daukan esperientzia ematen du. Halaber, konpromiso sozial handia du desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarte- eta enplegu-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako lanpostuak sortzeko.