KL Saritua integrazioa sustatu duen empresa giza
Atzo arratsaldean Antioko interpretazio zentroko foro industrialean parte hartu genuen, “Ziurgabetasun garaiak kudeatzen” lemapean. Goierri garaiko enpresen topagune horretan merkatuaren egoeraren analisia egin genuen eta bere irakurketa estrategikoa errazteko gako batzuk partekatu genituen.
Parte hartzaileen artean, Iker Estensoro Aldundiko Sustapen Ekonomiko zuzendaria, Jon Gurrutxaga Aldundiko Berrikuntza zuzendaria, Aitor Urzelai SPRIko zuzendaria, Jon Luqui mankomunitateko eta Uggasa garapen agentziako lehendakaria, Xabier Arratibel UGLE lanbide eskolako zuzendaria, Itziar Salaberria Uggasako zuzendaria eta hainbat enpresetako ordezkariak egon ziren.
Energiaz, lehengaiez, talentuaz, digitalizazioaz, praktika onez eta enplegu inklusiboaz hitz egin zuten, besteak beste.
Bukaeran, Gizlan sariak banatu zituzten. Bazterketa arriskuan zeuden pertsonei lana eman dieten hamalau enpresa saritu dituzte: BST Rods, Egumendi, KL katealegaia, Leihoetxe, Mecanizados Eraiki, Rile, Eitza, Loidi, Mendizabal, Zorrotz, Alkorta y Mendizabal, Alkor, Estrulaser eta Met-Meka.
Argazki nagusian, saritutako enpresa batzuetako ordezkariak, Maria Antonia Elgarresta Uggasako teknikariarekin.