KL katealegaiak badaki zer-nolako erronka den desgaitasun ezberdinak dituzten pertsonen enplegagarritasuna hobetzea eta, horregatik, hainbat proiektu berritzaile abian jartzen ditu, helburu hori lortzen lagunduko duten ekimenak eta saioak besteak beste.
Orain dela hamarkada bat baino gehiago KL katealegaiak proiektu zehatzak abian jartzearen aldeko apustua egin zuen. Proiektu hauek beharrezkoa duten pertsonen enplegagarritasuna modu frogagarri batean hobetzea dute helburu.
Programa hauek hainbat eremu hartzen dituzte barne: behatokia eta prospekzioa, garapen-plan pertsonalizatuak, narriadura eta zahartze goiztiarraz arduratzeko modu berriak, teknologia berriak norbanakoaren gaikuntza hobetzeko, etab.
