KL Hernanirentzako biltegi bertikal berria: osagai-stocken biltegiratzea eta kontrola optimizatzea.
KL Hernanik bere bigarren biltegi bertikala erosi du, zentroaren proiektu nagusietako bati lotutako osagaiak gordetzeko. Logitec enpresari erositako ekipoak hobekuntza nabarmena ekarri du, bai espazioaren gehieneko aprobetxamenduan, malgutasunean, produktibitatean eta stocken kontrolean, bai osagaien antolamendu ezin hobean eta trazabilitatea, FIFOak eta antzeko kontzeptuen jarraipenean. Inbertsioak 80.000 €-ko zenbatekoa ekarri du, eta gure bezeroen beharrei erantzuten jarraitzeko eta Gipuzkoan gehien behar duten pertsonen enplegua sendotzeko apustua da.