Ehlabek Gizarte eta Lan Inklusiorako Euskal Eredua eta Desgaitasuna duten Pertsonen Enplegagarritasunaren Datu Bankua aurkeztuko ditu datorren 2019-09-19ko Profesionalen Jardunaldian
Joan den 2019-06-26an EHLABEren Batzarra egin zen (desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko diharduten gizarte ekimeneko erakundeen elkartea), eta arazo gehien duten pertsonen enplegagarritasunaren gaur egungo egoeraren errepasoa egin zen. Batzarrean Profesionalen Jardunaldirako agenda planifikatu zen –aurten 2019-09-19an egingo da–, zeinean, EHLABEko erakunde batzuen partaidetza (horien artean KT katealegaia) duten hainbat tailerren bidez, praktika onak partekatuko baitira, eta, gainera, bi lan berri eta garrantzitsu aurkeztuko dira, Elkartearen beraren partaidetza izan dutenak, hau da, Gizarte eta Lan Inklusiorako Euskal Eredua eta Desgaitasuna duten Pertsonen Enplegagarritasunaren Datu Bankua. Jardunaldia Arrasateko Garaia Gunean egingo da, eta, besteak beste, Stefan Tromelek parte hartuko du; Tromel OITko (Lanaren Nazioarteko Erakundea) Desgaitasunaren Espezialista Seniorra da, eta munduan desgaitasuna duten pertsonek lanaren inguruan dituzten arazoez hitz egingo du.