Enpresa eta pertsonen eskura bitartekaritza zerbitzu bat jartzen dugu, desgaitasuna duten pertsonak beste enpresa batzuetan kontratatzea erraztu eta bultzatu nahi dugulako.
DESGAITASUNA DUTEN PERTSONAK
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzen diegu Gipuzkoako beste enpresa batzuetan lanpostu bat aurkitzen. Horretarako, pertsonen gaitasunak baloratzen ditugu eta haientzat egokiena den eskaintza zein den aholkatzen saiatzen gara.
Enplegu Lagundua (EcA) sailean lan egiten duten adituek kudeatzen dituzte eskaintzak. Metodologia honen babesarekin, laguntza bikoitza ematen dugu lanean hasteko eta lana mantentzeko beharrezkoak diren prozesu guztietan zehar.
Banakako laguntza pertsonalizatua da, eta bere helburua da desgaitasuna duten pertsonek haien egitekoak modu autonomo eta eraginkorrean egin ditzaten, antzeko lanpostuak dituzten gainontzeko lankideak bezala, eta enpresak dituen eskakizunak betez.
ZURE ENPRESARAKO SOLUZIOAK
Desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko betebehar legalari erantzuten laguntzen dizugu, enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren testuinguruan. KLk doako aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkie bai pertsonari eta baita enpresari ere, laneratzea gerta dadin.

Zure beharretara ondo egokitzen den kontratazioa bilatzen zabiltza?
Zure enpresa ezberdina izan dadin nahi duzu?
Gizarte Erantzukizun Korporatiboarekin bat etorri nahi duzu?
EKONOMIA
- Laguntzen eta diru-laguntzen kudeaketa...
- Kontratatzerako orduan aholkularitza
- Lehiaketa publikoetan abantaila handiagoa
KONTRATAZIOA
- Lanpostuaren analisia
- Profil egokiaren bilaketa
- Kontratazio prozesu osoan neurrira egindako jarraipena
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa
- Arauzko betetzea
- Balio erantsia
- Oreka soziala eta ekonomikoa