KL KATEALEGAIAK EUSKADI 2030 AGENDA SARIEN AURRERATUA AITORTZA LORTU DU
KL katealegaia enpresak Euskadi 2030 Agenda Sarien Aurreratua aitortza jaso du.
Sari hau Gizarte Berrikuntza eta Agenda 2030 Zuzendaritzak bultzatu du.
Lehendakaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiarena, GJHak lehiakortasun iraunkorreko elementu gisa kudeaketan integratzearen eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzearen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko.
KLk Irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta bere helburua da desgaitasuna duten pertsonentzat eta gizarte- eta enplegu-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzat Gipuzkoan lan-aukerak sortu eta mantentzea.
Hornitzaile integral bat dira eta industriarako askotariko teknologiadun osagaiak industrializatzen, ekoizten, muntatzen eta kontrolatzen dituzte.
Tamaina eta jarduera-sektore guztietako 102 erakundek jasoko dituzte 2030 Euskadi Agenda Sariaren aintzatespenak bihar, apirilak 29, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Bi helburu dituzte aintzatespen horiek:
- Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak pizgarri eta erreferentzia izan daitezen beste batzuentzat.
- Erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten GJHen aurrerapen- eta ekarpen-maila publikoki aitortzea.
Aintzatespen horiek lortzeak aurrerapen maila eta emaitza jakin batzuk lortu izanaren froga ematen dio erakunde bati. Horretarako, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta erakunde eta enpresei kanpo-kontrasterako zerbitzua ematen die, GJHak kudeaketan txertatzeko Markoa erreferente hartuta.
Kanpo-kontrastea erakundeko zuzendaritza-taldearen eta EUSKALITeko GJH Ebaluazio Klubeko pertsonen arteko bilera bat da. Pertsona horiek kudeaketa aurreratuan eta jasangarritasunean adituak dira, eta erakundeari bere egoera ezagutzen eta arlo horretako erronka nagusiak identifikatzen lagunduko dion kanpo-ikuspegi bat ematea dute helburu.

Euskadi 2030 Agenda Sariaren mailak
Autoebaluazio osoa online plataforman egiten duten erakundeek Konpromisoa oinarrizko mailaren aitorpena jaso ahal izango dute. KLk aitorpen hori lortu zuen 2025ean.
Gainera, kanpo kontrastea jaso ostean, ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten erakunde guztiek, Bidean aintzatespena eskuratu ahal izango dute.
Gainera, kanpoko kontrastean erakundeak maila jakin bat gainditzen badu, Aurreratua maila lortzen dute. Aurreko edizioan Aurreratua lortu zutenek, aurten beren jardunbide egokietako bat aitortzeko aukera izan dute eta aurten Jardunbide Egokiak saria lortu dute.
Bigarren edizio honetan, 2030 Agenda Sarian, Eraldatu ekimenaren Eragin aintzatespenak batu dira. Ekimen hori Antonio Aranzábal Fundazioak, Artizarra Fundazioak, Deusto Business Schoolek, Rural Kutxa Gizarte Ekintzak eta Sinnplek bultzatutako Euskadiko gizarte-eragineko eragileen topagunea da.
Enpresen eta erakundeen kudeaketan GJHak sartzeko Markoa
2030 Agendarekiko eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) konpromisoaren bidez garapen jasangarriaren alde egin nahi duen edozein erakunde motari buruz hausnartzeko, diagnostikoa egiteko eta hobetzeko tresna gisa eskaintzen da marko hori. Erakunde bakoitzak bere egoera, interes eta beharretara egokitu dezakeen lan-tresna da.
Helburua da erakunde baten kudeaketa-sistemak GJHekin duen lerrokatze-maila aztertu ahal izateko metodo bat eskaintzea, garapen jasangarriaren ikuspegitik. Premisa honetatik abiatzen da: Agenda 2030en aldeko apustua ez da erakundearen jarduerarekin zerikusia duten ekintza puntualak eta zeharkakoak egitea, baizik eta hausnarketa egituratua behar da kudeaketaren eremu guztietatik.
GJHei eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko ebaluazio-kluba
GJHei eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko Ebaluazio Kluba, gaur egun, 100 pertsona inguruk osatzen dute. Pertsona horiek modu altruistan lagundu nahi diete euskal erakundeei arlo horietan, eta, hala, GJHetan eta Kudeaketa Aurreratuan duten ezagutza eta esperientzia handitu eta garatu nahi dute. Guztiek prestakuntza espezifikoa jasotzen dute esparruari buruz eta kanpo-ebaluazio eta -kontrastearen dinamikari buruz, ekimen honetan parte hartu nahi duten erakundeei laguntzeko eta ezagutza hori beren erakundeetara hedatzeko.