EmaKLanean programak 17 emakume laneratzea lortu du

Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako programa, 2022-2024 Enplegua eta gizarteratze-laneratzea sustatzeko “Elkar-Ekin Lanean” deialdiaren esparruan.
KL Katealegaiak garatutako programa honen helburu nagusia gizartean baztertuta edo baztertzeko arriskuan dauden emakumeen enplegagarritasuna hobetzea zen, sektore industrialeko jarduera produktiboaren inguruko garapen soziolaboraleko ekintzetan lagunduz, gaituz eta parte hartuz, enplegua lortu dezaten eta sektorean mantendu daitezen.
Emaitzarik garrantzitsuenak hauek dira:
Gipuzkoako eskualde guztietako 29 emakumek parte hartu dute KL Katealegaian lan kontratu baten bidez, eta bertan laguntza izan dute lanpostuan, beren enplegagarritasuna eta prestazioak hobetzeko, industria sektorean txertatu daitezen. 29 parte hartzaile horietatik, 17 emakumek (%59) enplegua aurkitu dute programaren barruko aldia amaitu ondoren. Eta horietatik 13k industria sektorean aurkitu dute, enplegatu direnen %76k. Azpimarratzekoa da 7k desgaitasun ziurtagiria lortu dutela programaren barruan, eta horrek gurea bezalako gizarte erakunde batean enplegua lortzea eta kontratatzea erraztu die. Horretarako, 32 enpresarekin jarri gara harremanetan, eta 9 eskaintza jaso ditugu.
Horrelako programek aukera berdintasunaren alde lan egiten jarraitzen laguntzen dute, zehazki, emakumeek enplegua lortzeko dauden zailtasunengatik, are gehiago sektore industrialean. Beste alderdi garrantzitsu bat gizarte bazterkeriaren eta emakumearen esparruko erakundeekin Sarean lan egitea da, hau da, udalekin, Foru Aldundiarekin, beste Zentro Berezi batzuekin, Elkarteekin, Garapen Agentziekin, Gizarte Erakundeekin…
Horrelako programa espezializatuen bidez lortu nahi den helburua da baliabideak sortzea gehien behar duten pertsonengan, lanerako aukera izan dezaten, ahal dela kalitatezkoa eta denboran iraunkorra. Helburu horrekin konprometitutako eragile guztien laguntzarekin eta lanarekin lortzen da xedea, hau da, bazterketa arriskuan dauden emakumeen enplegagarritasuna.