Accessibility Tools

Skip to main content
Industria, Kategoriarik gabe
2022/02/03
KL katealegaiak bere bezero industrialen gogobetetzea neurtzeko prozesua gauzatu du. 50 bezero baino gehiagorentzako prozesu hau, bi segmentutan (A eta B) antolatua, lankidetzaren intentsitatearen arabera, tresna telematiko baten bidez gauzatu da, proiektu bakoitzean solaskide ezberdinek parte hartzea ahalbidetu duena. Hainbat item ebaluatu dira 7 lankidetza-eremutan: gaitasun teknikoa, balio erantsia eta digitalizazioa, kalitatea, zerbitzua, instalazioak, pertsonak eta baliabideak, eta KL proiektuaren izaera. Bi segmentuetan ondoen baloratutako esparruak, ordena horretan, hauek izan dira: proiektuaren izaera, zerbitzu-gaitasuna, pertsonak eta baliabideak, eta KL instalazioak eta prozesuak.