KL katealegaia 2020-2024 estrategia
Irailaz geroztik, KL hausnarketa prozesu parte hartzaile bat egiten ari da. Prozesu horrek 2020-2024 aldirako lan ildoak markatu nahi ditu. Eta, gainera, enpresaren hobekuntza, garapen eta jasangarritasunerako behar diren ekintzak zehaztu nahi dira, etorkizunean ere mantendu ahal izan dadin, bere xede soziala betez (kalitatezko enplegua desgaitasuna duten eta gizartean eta lanean baztertzeko arriskuan dauden pertsonentzat).
Prozesuan zehar, 200 lagun ari dira zuenean parte hartzen zenbait lan saio eta bileratan (kontseilari sozialak, kontseilari instituzionalak, tailerreko arduradunak, alderdi soziala, teknikari laguntzaileak, taldeko arduradunak eta buruak, zuzendaritzako kideak). Halaber, inkesta bat egin da KL zentroetako pertsonen iritzia ezagutzeko.
Garatzen ari diren blokeak dira pertsonen enplegagarritasuna, garapen industriala, KLrekiko konpromisoa eta lankidetza instituzionala. Prozesua urtarrilean amaituko da, plan estrategikoaren eta horren ondorioz sortuko diren ekintza planen eta aldaketen definizioarekin.