Zibersegurtasuna hobetzen KLn: auditoretza eta SIEM sistema
Informatika-segurtasuna kezka kritikoa bihurtu da enpresentzat aro digitalean. Mehatxu zibernetikoak eta erasoak gero eta sofistikatuagoak direnez, ezinbestekoa da erakundeok gure sistemak eta datuak eraginkortasunez babestea. KL katealegaian egiten ari garen digitalizazioaren aldeko apustuaren ondorioz, erasoen aurrean dugun esposizioa gero eta handiagoa da, eta merkatuko babes-baliabide egokienak eta aurreratuenak izateko sentsibilizatuta gaude. Horregatik, Tigloo gure partner teknologikoarekin lankidetzan, urrats garrantzitsua eman dugu zentzu horretan, zibersegurtasuneko auditoria bat egin baitugu; izan ere, gaur egungo sare-azpiegitura, ezarritako segurtasun-politikak eta zibererasoen simulazioa aztertuta, enpresaren sistema informatikoetan ahuleziak eta ahulguneak identifikatzeko aukera eman digu. Ateratako ondorioekin, epe labur eta ertaineko jarduera-plan bat ezarri dugu, pixkanaka hedatzen joango dena eta gure zibersegurtasuna hobetzen lagunduko diguna, KL katealegaiako pertsonak kontzientziatzeko eta prestatzeko ekintzekin batera.
Auditoria horren ondorioz, Tigloo zibersegurtasun-gaietan puntakoa den enpresak kudeatutako lehen ekintzetako bat SIEM sistema bat ezartzea izan da (ingelesez, Security Information and Event Management). Sistema horri esker, prebentzioz, sareko gailuak etengabe monitorizatu ahal izango ditugu, jarduera susmagarriak edo anomaliak bilatuz, goiz eta denbora errealean zibermehatxuak detektatuz eta horiei azkar erantzuteko aukera emanez.
2023an eta 2024an beste ekintza kritiko batzuk garatzen jarraituko dugu, hobetzen jarraitzeko eta zibersegurtasuneko gaietan abangoardian egoteko, gure bezeroek planteatzen dituzten eskakizunen eta gaur egun lantzen ari garen industria-erronken mailan.