Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

ONCE Euskadi KL Katealegaia bisitatzen du

2025/02/21
ONCE Euskadi KL Katealegaia bisitatzen du

Atzo, otsailaren 20an, Jose Antonio Perez presidenteak eta Usue Vallejo lurralde-ordezkariak gidatutako Once Euskadiko Lurralde Kontseiluko taldeak bisita bat egin zuen KL katealegaiaren Zarauzko instalazioetara. Bilera horren aurretik, bi erakundeek enpleguan pertsonak gizarteratzera eta laneratzera bideratutako erronkak eta balioak partekatu zituzten, baita enplegagarritasun-ibilbideen eta horren guztiaren ikusgarritasun-ekintzen barruko sinergiak eta lankidetzak ere.

Ondoren, lantegia bisitatu zen, eta, bertan, hori guztia ahalbidetzen duten industria-proiektuak azaldu ziren. Bertatik bertara ezagutu ziren elektronika, tanpografia, energia eta elektromugikortasuneko atalen jarduerak, bai eta industria-garapenean eta horien enpleguan duten eragina ere.