Lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua, bere lantaldearekin batera, KL katealegaia-ren Zarauzko planta bisitatzen du.

Joan den astelehenean, 2024ko martxoaren 10ean, Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua eta lehendakariordea KL Katealegaia-ren Zarauzko planta bisitatu zuen bere lantaldearekin batera: Elena Pérez Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Iñaki Ruiz Ekonomia sailburuordea eta Álvaro Ugarte Lanbideko Prestazio eta Inklusio zuzendaria.
Topaketan, KL Katealegaia-k garatzen dituen industria-proiektuak eta desgaitasuna duten pertsonen eta gizarte-bazterketa arriskuan daudenen inklusio soziolaboralerako programak ezagutu ahal izan zituzten.
KLko zuzendari nagusia, Pablo Núñez, bere lantaldearekin batera, KLk ordezkatzen duen lan-sozietate eredua azaldu zuen. Bertan, 1.000 pertsona inguruk parte hartzen dute, eta erakundeak kalitatezko enplegua sortzeko duen konpromisoa nabarmendu zuen. Era berean, KLk hainbat sektoretan garatzen dituen ekimen industrial nagusiak ere aurkeztu zituzten.
Bestalde, Mikel Torrek KL Katealegaia-k egiten duen lana azpimarratu zuen, enpleguaren kalitatea eta laneratzeko aukerak uztartuz. “Plazer bat da gertutik ezagutzea lantzen dituzten proiektuak eta etorkizunerako dituzten asmoak. Gainera, Euskadiko enpresa aurreratuenekin elkarlanean ari dira, KL zentroek duten balioa agerian utziz”, adierazi zuen.
Bisita honekin, Eusko Jaurlaritzak sektore industrial eta produktiboan inklusioa sustatzen duten ekimenekiko duen babesa berretsi du.