Industria, Kategoriarik gabe
KL katealegaiak jarduera mekaniko gehiago egingo ditu energiaren sektorerako
2021/02/19
KL katealegaiak jarduera berri bat abiarazi du Zarauzko lantegian, elementu metalikoak manipulatu eta armairu elektrikoko paneletan muntatzeko, energia berriztagarrien sektorera bideratuta.
Proiektua KLk Mendiaraizekin daukan lankidetzaren barruan kokatzen da; enpresa hori erreferentziazkoa da industri konformazioko prozesu tekniko integralen garapenean, elementu metalikoetatik hasi eta makineria osoa osatu arte.
Jarduera horrek aukera ematen du Urola Kosta eskualdean desgaitasuna izanik bazterketa soziolaboraleko arriskuan dauden pertsonak enplegatzen laguntzeko, eta Zarauzko produkzio lantegian dauden proiektuak osatzen ditu.
Azken albisteak
Enpresa, Industria
KL katealegaia mugikortasun adimendunaren alde
Albisteak, Enpresa, Enpresa, Albisteak, Pertsonak, Pertsonak
EmaKLanean programak 17 emakume laneratzea lortu du
Enpresa, Albisteak, Pertsonak, Kategoriarik gabe