Accessibility Tools

Skip to main content
Albisteak, Enpresa

KL Oñatik exoeskeletoaren alde egin du kargak maneiatzean

2025/02/20
KL Oñatik exoeskeletoaren alde egin du kargak maneiatzean

KL Oñatiko lantegian exoeskeleto bat jarri da, desgaitasuna duten pertsonei lana errazteko eta lan-aukera berriak izateko. Gaur egun, PMG paketatze-ataleko pertsona batek erabiltzen du 8 orduko lanaldian, eta arrakastaz probatu da TESA bezeroarentzako apalategien horniduran ere, hainbat zereginetan bere aldakortasuna erakutsiz.

Europako Gizarte Funtsak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak EHLABEren esparruan batera finantzatutako LAN AUKERA programari esker, berrikuntza honek nekea murriztea eta lanpostuan ergonomia hobetzea ahalbidetzen du. Exoeskeletoak ez du bateriarik edo motorrik behar, bizkarrean karga arintzen du eta mugimendua errazten du. KL Oñati taldearen beste prozesu eta planta batzuetan ezartzeko aukera aztertzen ari da orain, laneratzearekin eta lan-baldintzak hobetzearekin duen konpromisoa berretsiz.