KL KATEALEGAIAk nazioartekotzean beste urrats bat eman du, proiektuak erakartzeko programa berri batekin.
KL KATEALEGAIAk urteak daramatza bere balio-proposamena indartzen, esportazio-merkatuetara jauzi egiteko baldintza gisa. Ildo horretan, azken bost urteetan KLk teknologian, integrazioan eta hornikuntza-katean egindako gaitze-lanek bultzatu gaituzte ieteam aholkularitzarekin lankidetzan aritzera, jarduera-sektore jakin batzuetarako lead-ak erakartzeko proiektu batean.
Programa hau 2025ean jarri da abian, bost hilabeteko epean. Denbora horretan, energia eta mugikortasun jasangarriaren arloetan diharduten enpresekin hainbat harreman ezarri dira, eta espero da epe labur-ertainera RFQ eskaeretan gauzatzea.
Azpimarratzekoa da lankidetza hau posible izan dela Eusko Jaurlaritza – Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren laguntzari esker, Euskadiko ekonomia sozialeko enpresetan laguntza teknikorako programaren barruan.