Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin duen harremanaren esparruan, KL katealegaiak Subcontex (Azpikontratazio Industrialeko Poltsa) programan parte hartuko du 2022an. Subcontex zerbitzu espezializatua da, eta inguruko industria-sektoreko enpresen eta kanpoko enpresetako erosketa-sailen arteko merkataritza-harremanak sustatzea du helburu. Urte hauetan zehar, KLren eta Ganberaren arteko lankidetzak, Europako Azpikontratazio Azoketan duen presentziaren esparruan, aukera eman du enpresekin harremanak izateko birlokalizazio-prozesuetan. Prozesu horiek balio erantsiko industria-eskaintzak eta -proiektuak aztertzera bideratu dira, eta, kasu batzuetan, teknologia berritzaileak garatzera. Logistika- eta ekoizpen-kostuen igoera, Asiako kontinentetik datozen hornikuntzen ezegonkortasun gero eta handiagoarekin batera, beste aukera bat da KL katealegaiarentzat, industria-integrazio lokalizaturako irtenbide gisa. KL katealegaia industriarako izaera desberdineko osagaiak industrializatu, ekoitzi eta muntatzen dituen hornitzaile industriala da, eta bere jarduera-sektorean liderrak diren 50 bezero industrial baino gehiago ditu.