Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

KL katealegaiak “la Caixa”ren Incorpora hitzarmen berria sinatu du

2023/01/25
KL katealegaiak “la Caixa”ren Incorpora hitzarmen berria sinatu du

Joan den ostegunean, urtarrilaren 19an, KL katealegaiak urtero bezala berritu zuen La Caixa Gizarte Ekintzaren Incorpora programarekiko akordioa. Proiektu horren helburua da bazterketa-arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea, Incorpora programan parte hartzen duten erakundeen eta enpresa laguntzaileen konpromisoari esker. Euskadi Taldea 15 erakundek osatzen dute. 2022an 1106 lan-eskaintza kudeatu ditu, eta 1126 lan-aukera erreal sortu ditu bazterketa-arriskuan dauden kolektibo guztietako pertsonentzat.

KL katealegaia Incorpora talde honetan parte hartzen duen erakundeetako bat da 2013az geroztik, eta, Gipuzkoako enpresen bidez, 78 enpresa bisitatu ditu aurten. Kudeatu beharreko 54 lan-eskaintza lortu ditu, eta ezgaitasuna duten pertsonentzako 42 enplegu-aukera sortu ditu.