Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

KL katealegaiak Bazkideen Batzar Nagusia egin zuen joan den ekainaren 1ean, larunbata.

2019/06/24
KL katealegaiak Bazkideen Batzar Nagusia egin zuen joan den ekainaren 1ean, larunbata.

Urtero bezala, KL katealegaiak Bazkideen Batzar Nagusia egin zuen, joan den ekainaren 1ean, larunbat, Tabakalera eraikinean.  Ekitaldira KL taldea osatzen duten 200 lagun baino gehiago bildu ziren.

Jardunaldiaren lehen zatian, Pablo Nuñezek (KL katealegaiako zuzendari nagusia) 2018. urteko kontuen balantzea eta ekitaldiko memoria aurkeztu zituen, eta etorkizuneko ildoen errepasoa egin zuen.

Ekitaldiaren bigarren zatian, oso solasaldi berezia egon zen, gaitasun desberdineko 5 lagunek euren esperientzia kontatu baitziguten, aurrera egiteari eta jarrera mantentzeari dagokionez, zenbait kirol diziplinaren inguruan (handbikea, igeriketa, snowboarda, surfa eta saskibaloia).

Jardunaldia amaitzeko, “KL katealegaia pertsona konprometituak” bideoa eman zen, non KLko pertsonek beraiek kontatzen baitute zer garen, eta,azkenik, Maite Rodriguez lehendakariak ekitaldia itxi zuen.

Eguna amaitzeko, prisma terrazan cateringa banatu zen parte hartzaile guztientzat, eta KLko zentroetako kideek inguruko bistez eta berariaz prestatutako koktelaz disfrutatu ahal izan zuten.