Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa, Industria

KL katealegaia mugikortasun adimendunaren alde

2025/01/15
KL katealegaia mugikortasun adimendunaren alde

KL katealegaia mugikortasun adimendun eta iraunkorraren sektorean bere posizionamendua sendotzeko estrategian aurrera egiten ari da. Konpromiso horren baitan, KLk spot welding makina berri bat erosi du Irungo lantegirako, zelda zirkularreko bateriak fabrikatzeko. Bateria horiek aplikazio garrantzitsuak dituzte sektore hauetan: osasuna, energia eta industria.

Ekipamendu berriak robot kolaboratibo bat dauka, spot soldadurako burua integratuta. Horrek malgutasun handia ematen dio eta fabrikazio-programa ezberdinak aldi berean kudeatzeko gaitasuna. Malgutasun hori bereziki baliotsua da Irungo lantegiak zerbitzatzen dituen nitxoko merkatuetarako.

Inbertsioa 110.000 €-koa da, eta hasieran bi proiektu artatuko ditu balidazio- eta homologazio-fasea gainditu ondoren. Fase hori 2025eko lehen hiruhilekoan amaitzea aurreikusten da.

Ekimen honekin, KL Katealegaiak energia biltegiratzeko sistemen aldeko apustua sendotzen du, baita Bidasoa eskualdean kalitatezko enplegua sortzeko konpromisoa ere. Horrela, hazkunde betean dagoen sektore batean funtsezko eragile bihurtzen ari da.