Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

KL katealegaia-k Naturklima-ren instalazioak bisitatu ditu

2025/06/10
KL katealegaia-k Naturklima-ren instalazioak bisitatu ditu

Joan den asteartean, 2025eko ekainaren 3an, KL katealegaia-ren Iraunkortasun taldeak Naturklima-ren instalazioak bisitatu zituen Eskuzaitzetan. Topaketa horretan, Fundazioak behatokian, energian eta ekonomia zirkularrean egiten dituen jarduerak zuzenean ezagutzeko aukera izan zen, baita eremu horietan egiten diren ikusgarritasun- eta aktibazio-ekintzak ere.

Gainera, KL katealegaia-k martxan dituen proiektuen eta Naturklima-ren jardueren arteko topaguneak eta sinergiak aztertu ziren.

Bereziena izan zen HUB Zirkular Bat izeneko ekimenaren jarduera eta ibilbidea jorratu izana. Ekimen horren helburu nagusia da Gipuzkoan baterien inguruko ekosistema zirkular bat bultzatzea eta sustatzea, ikuspegi global batekin. KL katealegaia-k parte hartuko du proiektu horretan, beste enpresa batzuekin batera balioa emanez, sinergiak identifikatuz eta balio-kate zirkular eta iraunkor batean aukerak sortuz, betiere baterien inguruan.