Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

KL katealegaia Irun Ekintzan 2025eko Kontseiluan parte hartu du

2025/06/04
KL katealegaia Irun Ekintzan 2025eko Kontseiluan parte hartu du

Atzo ospatu zen COMMERCE LABen IRUN EKINTZAN 2025 programaren KONTSEILU OROKORRA, KL katealegaia-ren partaidetzarekin.
Ekitaldian, Irungo alkate Cristina Laborda izan zen kontseiluari hasiera eman ziona, eta joan den urtean egindako ekintza nabarmenen berri eman zuen, baita 2025erako aurreikusitako jarduera esanguratsuen berri ere, lan-mahai ezberdinetan kokatzen direnak: merkataritza, enpresa eta ekintzailetza, gaitasuna eta laneratzea.

Ondoren, hiru bazkidek hartu zuten hitza: KATEA LEGAIA, PLAIAUNDI LHII eta ALGON EMML.
Hirurek azaldu zituzten Irungo zentroetan garatzen ari diren hainbat proiektu, bezeroekin, enpleguarekin eta Bidasoa Bizirik sareko programen baitan garatzen diren ekimenekin lotuta.

KL katealegaiaren partaidetza azpimarratzekoa da Bidasoa eskualdeko sarean, Bidasoa Bizirik eta Irun Ekintzan-ek koordinatutako lan-mahaietan. Horren fruitu, KL katealegaiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Bidasoa Bizirikekin, Elkar Ekin estrategiaren baitan kokatzen den BIDELAN Programaren esparruan. Hitzarmen horren barruan, KL katealegaia INDUSTRY AUKERA ibilbidea jarriko du martxan urrian, BIDASOA LHII-rekin elkarlanean, bazterketa arriskuan dauden emakume langabetuei zuzenduta.

Etorkizuneko ekimen horrez gain, aipatzekoa da beste jarduera garrantzitsu batzuk ere martxan jarri direla: Enplegu Astean (Enplegu Azokan) parte-hartzea, eskualdeko enpresei desgaitasuna duten pertsonen kontrataziorako aholkularitza eskaintzea eta pertsona horiek laneratzeko laguntza ematea, enplegu lagunduaren metodologiaren bidez.

KL katealegaia-k eskualdeko sareetan lan egitearen aldeko apustua egiten du, gaitasunak batuz balioa sortzeko.