Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

KL katealegaia bere eraldaketa digitala bultzatzen ari da adimen artifizialarekin

2025/10/22
KL katealegaia bere eraldaketa digitala bultzatzen ari da adimen artifizialarekin

KL katealegaian urrats erabakigarria eman dugu berrikuntzaren aldeko gure apustuan, adimen artifiziala gure eguneroko lanetan txertatuta. Barne-erabilerarako ChatGPT integratu dugu, eta prestakuntza espezifikoak garatzen ari gara egitura zentraleko hainbat arlotarako: Komunikazioa, Zuzendaritza, Giza Baliabideak, Administrazioa eta arlo teknikoa, besteak beste.

Prestakuntza horiez gain, IArekin lanean ari gara dagoeneko, software berriak garatzen eta optimizatzen, prozesuak hobetzeko eta KL murgilduta dagoen proiektu digital ezberdinei erantzuteko.

Adimen artifizialaren integrazioa aurrerapauso beharrezko eta estrategikoa da, gaur egungo abangoardian kokatzen gaituena, gure lana eraginkorrago eta etorkizunera begirakoago bihurtzeko helburuarekin.

KL katealegaian teknologia gure helburu sozialaren zerbitzura dagoen tresna gisa ulertzen dugu: desgaitasuna duten pertsonentzat kalitatezko enplegu-aukerak sortzea. Adimen artifizialerantz emandako urrats honek ez du soilik gure lan egiteko modua modernizatzen, baizik eta gizarte inklusiboago eta berritzaileago bat eraikitzen jarraitzeko gure konpromisoa sendotzen du.