Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa

Jarduera Instituzionala KL katealegaia

2022/06/28
Jarduera Instituzionala KL katealegaia
Aste hauetan zehar, KL katealegaiako hainbat pertsonak parte hartu dute erakunde, elkarte eta gertuko kolaboratzaileen ekitaldi garrantzitsuetan. Horrela, KL ASLEren Batzarrean egon da (22/05/13) eta Gobernantzari buruzko Erkidegoan izandako esperientziarekin (22/06/21) parte hartu du ASLE bera prestatzen ari den 4. kongresuan. Era berean, joan den urteko EHLABEren balantzea jasotzen duen 22/06/02ko prentsaurrekoan izan da, eta joan den 22/06/21eko EHLABEren Batzarrean parte hartu du. Beste ekitaldi garrantzitsu batzuetan ere parte hartu du, hala nola ADEGIren Enpresaren Egunean (22/05/25), AECEMFOren Batzarrean (22/06/21) eta UZK0Iren GEKINen aurkezpenean (10). Beste kolaboratzaile batzuekin batera aritu da ASENTAren Urteurrena (22/06/03) edo ASPEGIren Elkarrizketak (22/06/15) jardunaldietan. Parte-hartzea, sareko lana eta Lurraldean sinergiak sortzea beharrezkoak dira KL katealegaiarentzat Gipuzkoan premia gehien dituzten pertsonen gizarteratzearen eta laneratzearen bidean aurrera egiten jarraitzeko.