Accessibility Tools

Skip to main content
Albisteak, Enpresa

Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Diputatuaren bisita KL Irun-era

2025/03/18
Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Diputatuaren bisita KL Irun-era

Joan den ostiralean, martxoaren 14an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun diputatu Jose Ignacio Asensio eta bere taldea KL katealegaia-ren Iruneko instalazioak bisitatzera etorri ziren. Topaketa horretan, KL katealegaia-ren erronkak partekatu ziren, eta planta honetan garatzen ari diren industria- eta inklusio-proiektuak ezagutzeko aukera izan zuten.

Bereziki, KL-ren iraunkortasunaren arloko ekimenak landu ziren: Garapen Iraunkorreko Helburuen (GJH) garapena eta ikusgarritasuna, Plaka Fotovoltaikoen Inbertsio Plana, Karbono Aztarnaren Ziurtagiria, eta beste hainbat ekimen (ibilgailu elektrikoentzako kargagailuak, Mugikortasun Plana, Ingurumen Ekintzak eta Ekonomia Zirkularraren posizionamendua).

Halaber, Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuko taldearen etorkizuneko bisitak adostu ziren KL Zarauzko instalazioetara, baita KL-ren iraunkortasun taldearen bisita Naturklima Fundazioaren instalazioetara ere, ekimen horiek sakontzen jarraitzeko.