Accessibility Tools

Skip to main content
Enpresa, Pertsonak

Gipuzkoako Foru Aldundiak EMAKLANEAN emakumeen laneratzeko programaren aldeko apustua berritu du

2025/09/24
Gipuzkoako Foru Aldundiak EMAKLANEAN emakumeen laneratzeko programaren aldeko apustua berritu du

2022ko amaieratik 2024ko amaierara bitartean, KL katealegaiak EMAKLANEAN proiektua jarri zuen martxan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Elkar Ekin Lanean programaren babesarekin. Ekimen honen helburua izan zen gizarte-bazterketa arriskuan zeuden emakumeen kontratazioa sustatzea, industria-sektorean esperientzia gutxi edo batere ez zutenen artean, laguntza, prestakuntza eta jarduera produktiboari lotutako gizarte- eta lan-garapenerako ekintzetan parte hartzearen bidez. Horren guztiaren xedea izan da enplegurako sarbidea erraztea, bai eta sektore historikoki maskulinizatu batean egonkortasuna bultzatzea ere.

Lortutako emaitzek programaren eragina berresten dute: 2024aren amaieran, parte hartu zuten 29 emakumeetatik 17k (%59) lortu zuten enpresa batean lan-kontratua. Gainera, horietatik 7k desgaitasun ziurtagiria eskuratu zuten prozesuan zehar, eta horrek erraztu egin zuen KL katealegia bezalako gizarte-erakundeetan lanpostuak eskuratzea.

2025 eta 2026ri begira, Gipuzkoako Foru Aldundiak berriz ere ekimen honen aldeko apustua egin du, Elkar Ekin Lanean, Itinerarios Profesionales deialdiaren barruan. Epe berri honetan, industria arloko ibilbide pertsonalizatuak garatzen jarraituko da, gizarte-bazterketa arriskuan edo egoeran dauden emakumeen lan-aukera hobetuak eskaintzeko, gero eta lehiakorragoa eta zorrotzagoa den lan-merkatuan.

EMAKLANEAN bezalako programak funtsezkoak dira aukera-berdintasunean aurrera egiteko, emakumeek enplegurako sarbidean dituzten zailtasunak zuzenean jorratuz, bereziki sektore tradizionalki maskulinoetan. Era berean, garrantzitsua da Sarean lan egitea gizarte-bazterketaren eta emakumearen munduko eragileekin; Udalen, Foru Aldundiaren, beste Zentro Berezien, Elkarteen, Garapen Agentzien, Gizarte Erakundeen… laguntzarekin, inklusioaren eta berdintasunaren aldeko apustu honen inpaktua indartzen duten sinergiak sortuz.