Accessibility Tools

Skip to main content
Empresa

KLk enplegua mantenduz eta emaitza positiboarekin itxi du ekitaldia

21/01/2019
KLk enplegua mantenduz eta emaitza positiboarekin itxi du ekitaldia

2018 urtea nahiko ekitaldi positiboa izan da guretzat. Enpleguaren ikuspegitik, batez besteko lantaldea desgaitasuna duten 900 lagun baino gehiagorekin mantendu dugu, eta horiei gehitu behar zaie Lagundutako Enplegu programa kontsolidatzea, 50 enplegatu baino gehiagorekin, eta Landuz programa martxan jartzea, baztertzeko arriskuan dauden pertsonak laneratzeko.

Halaber, enpresaren iraunkortasuna mantentzen dugu, eta arlo ekonomikoan, urtea %1eko ratioarekin eta %3ko errentagarritasunarekin itxi dugu, hau da, soberakin txiki bat daukagu, erakundearen etorkizunean berrinbertitzeko.

2019ko gestio planaren erronketako bat joan den urtean lortutako guztia finkatzea, pertsonen enplegagarritasunari eta enpresaren iraunkortasunari dagokienez.