Accessibility Tools

Skip to main content
Empresa, Personas

PANELFISA, Enplegu Lagunduaren (ECA) programan

24/10/2016

2016 urtean zehar enpreseri zuzentzen diegun asesoramenduaren barnean ezgaitasuna duen pertsonaren txertaketa osoa emateko, batzuetan KL katealegaiako beste lankide batzuen partehartzea izaten dugu. Kasu honetan Prebentzioko eta Pertsona Gorren txertapenerako zerbitzuaren (SIPS) lankidetzarekin, pertsonaren integrazio osoa bermatzea izan dugu helburu.

Kasu horietako bat, PANELFISAn eraman dugu aurrera. Tolosan kokatua dagoen automobilgintza sektorean espezializatua dagoen enpresan, Uztailean zehar, pertsona gor baten kontratazioa eman da aurrera eta bere autonomia eta integrazio osoa bermatzeko, postuaren eta inguruaren analisia, lan arriskuen prebentzioa (PRL), adaptazioak aurrera eramateko enpresarekiko koordinazioa eta komunitate gorrarekiko sentsibilizazioa burutu dira.

Hau da, Inguruari dagokionean, ezgaitasun auditiboa duten pertsonentzat proposatu diren hobekuntzak ondorengoak dira: zirkulazio bidearen ibilbidea seinaleztatu; bidegurutzeetan harrapatzeak ekiditeko ispiluen erabilera sustatu; fenwich-etako argiteriaren kolorea aldatu, laranja edo horiak, beti ere hobe keinada edo errotazioarekin badira. Ingurua ezberdindu (ateak, eskailerak, ranpak,…) kolore, forma eta seinaliztapen egokiekin.

Seinale bisualak berebiziko garrantzia hartzen dute pertsona gor batean, horren ondorioz, erabateko pisua daukate sistema guzti hauek bisualki ondo antzematea; su-itzalgailuen altuera berkokatu, beraien presentzia seinaleztatuz; ebakuazio ibilbidea hobetu; potentzia handiagoko argiak ipini; edozein pertsonaren ulermena ziurtatzeko, entzungarriak eta bisualak diren euskarriak erabili. Gainera, larrialdietako planean, pertsona gorrarentzat arduradun bat ezartzea gomendatzen da. Baita ere, Karteldegi informatibo bereziak pabiloiaren planoa agertuz eta enpresan pantaila bisualen erabilera txertatzea gomendatzen da.

Kanpoko komunikazioa ere kontutan izan behar da eta horregatik bide-porteroen erabilera baliagarria izan daiteke  eta argi sistemekin, entzungarriak soilik diren euskarriak,  seinale bisualak bihurtu daitezke.

Bukatzeko, postuaren analisiari dagokionean segurtasunerako hesiarekin batera argidun balizak erabiltzea gomendatzen dugu. Horrela pertsona hauen gizarte integrazioa eta lan-merkatu arruntean txertatzea bideratzen da.