KL katealegaiak astero jasotzen du euskarazko prestakuntza AEKren eskutik

Ampliar imagen

KL katealegaiak 20 lagunentzako euskara ikastaro berria hasiko du.

AEKrekin garatzen dugun ekimen honen bigarren edizioa da; 2020an hasi zen, eta emaitzak positiboak izan ziren.

Ekimena pertsonei eta bezeroei ematen zaien zerbitzua eta arreta hobetzeko KL katealegaiak duen apustuaren barruan kokatzen da, babesa eta laguntza emanez euskara ikasteko eta bakoitzaren maila hobetzeko.

Pertsonari egokitutako prestakuntza akademikoa da, 195 eskola ordukoa, eta egitura erabat onlinekoa eta berritua du. Ikasleek uztartu egingo dituzte taldeko komunikazio saioak, online plataforma baten bidez bidaliko dituzten ariketak eta tutore pertsonalarekin astero izango dituzten saioak.

Azken helburua KL katealegaiako pertsonek euskara egunerokotasunean erabiltzea da.

KL katealegaiak gizarte erantzukizunaren, euskararekiko konpromisoaren eta aukera berdintasunaren alde egiteko duen interesaren beste erakusgarri bat.