FICOBAN, KL KATEALEGAIAK XXIII. ENPLEGU ASTEAN PARTE HARTU DU

Ampliar imagen

Beste urteetan bezala,  aurten ere KL katealegaiak, maiatzaren 9an, Ficoban, Bidasoa Bizirik antolaturiko Enplegu Astean parte hartu zuen. Ekitaldi honen helburua,  eskualdeko enpresei kontratazioak egiteko aukera eman eta lan bila dabiltzanei lanpostu bat aurkitzeko aukera ematea da. Beheko solairuan, Ficobara gerturatzen ziren erabiltzaile guztiak haien curriculuma enpresa ezberdinetan uzteko aukera izan zuten, aldez aurretik hitzordua hartu beharrik izan gabe.

Mugimendu asko egon zen eta entitate bezala horrelako jardueretan parte hartzea interesgarria iruditzen zaigu.

Bestalde, tailerrak eta prestakuntza eskaintzak ere egon ziren.

Orokorrean, Enplegu Astearen balorazio positiboa egiten dugu eta espero dugu, elkarrizketa hauek, lan kontratuetan gauzatu ahal izatea.