Accessibility Tools

Skip to main content
Sin categorizar

Euskara prestakuntza KL katealegaian

22/10/2020
Euskara prestakuntza KL katealegaian

Aste honetan hasi da Euskara prestakuntza KL katealegaiako 21 kiderentzat.

Ekimena, pertsonei eta bezeroei ematen zaien zerbitzua eta arreta hobetzeko KL katealegaiak duen apustuaren barruan kokatzen da, babesa eta laguntza emanez euskara ikasteko edo bakoitzaren maila hobetzeko. Horretarako, KLk AEKren laguntza dauka (Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea).

Prestakuntza akademikoa pertsona bakoitzari egokituta dago, 195 ikastordu dira, hau da, bederatzi hilabete (urritik ekainera), eta guztiz online antolatuta dago. Ikasleek uztartu egingo dituzte online plataforma baten bidez bidaliko dituzten ariketak eta tutore pertsonalarekin astero izango dituzten saioak. Azken helburua da pertsona bakoitzaren maila egiaztatzea, helburuak lortuz.

Euskararen aldeko apustuari Euskaraldia dela-eta barruan garatuko diren ekintzak gehituko zaizkio; Euskal Herri osoan egiten den ekitaldia da, herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko. KL katealegaiak Gipuzkoako 12 lantegi produktiboetan parte hartuko du, hainbat jarduerarekin, 15 egunez, datorren azaroaren 20an hasita eta abenduaren 4an amaitzeko.

KL katealegaiak gizarte erantzukizunaren, euskararekiko konpromisoaren eta aukera berdintasunaren alde egiten jarraitzen du.