HODIEN TAPIZATUAK

KLren ariman dago espezializazioa eta bezeroaren erronketara eta beharretara egokitzeko gaitasuna eta horri esker bere jardueraren oinarria den lankidetza industriala sendotu ahal izan du urteetan zehar. Izaera honek autobusetako hodien tapizazioa egiteko zerbitzua eskaintzera eraman du. Bi alderdi biltzen ditu: multzoa osatzen duten atal elektromekanikoen mihiztadura batetik eta kableatua bestetik, eta bezeroari JIT baldintzetan ematen zaio. Prozesuen Sailak argiaren, soinuaren eta jakinarazpenen sistemari gorputza ematen dioten profilen estanpaziorako eta mekanizaziorako soluzio teknikoak garatzen ditu. Sistema hau hodiaren barnean geratzen da hodia tapizatu ondoren. KLk tapizeria eta bestelako osagaien materialaren bilketa kudeatzen du eta stocken gaineko kontrola dauka sisteman. Intranetaren bidez, bezeroaren ekoizpen planera eramaten gaitu epeak bete ahal izateko eta LTZren beharrei erantzun ahal izateko.

Argazkiak

Ampliar imagen