AZPIMULTZOEN MUNTAKETARAKO SOLUZIO TEKNIKOAK

KL katealegaiak etxetresna elektrikoen hainbat osagaien muntaketa elektromekanikoaz arduratzen da. Sektore honekin elkarlanean orain dela hamarkada asko hasi zen kooperatiben munduan dauden enpresa batzuen bidez. Linea zurirako osagaien sektorean aitzindariak diren enpresa asko muntaketarako konponbide teknikoekin hornitzen ditu. Piezo-elektroak eta balbulak kontrolatu eta muntatzen ditu eta baita termostatoak eta mikroak ere, sukalde-gasaz, indukzioaz, garbiketaz eta etxeko erosotasunaz arduratzen diren dibisioetan erabiliko direnak.  Produktuak neurrira egitea ezinbestekoa da merkatuak dituen beharrak asebetetze aldera eta horrek etengabe erreferentzia berriak erabiltzera behartzen gaitu. Hauen kudeaketa eraginkorra, bai dokumentuen aldetik, trazabilitateari eta kalitateari dagokionez, bai stock eta inbentarioen aldetik, KLren ezaugarri bereizgarria da.

Argazkiak

Ampliar imagen