KARROZERIAREN ATALEN FABRIKAZIOA

KL Katealegaiak autobusen beheko parteko karrozeriaren alboko piezak fabrikatzen ditu profil eta aluminiozko xafletatik abiatuta. Lehengaiak bildu eta bi lerrotan egiten da lan: egituren fabrikazioa eta xaflen fabrikazioa. Lehenengoan hainbat eginkizun ditugu: ebaketa, soldadura eta esmerilaketa. Xafletan, aldiz, modelo bakoitza osatzen duten tapen multzoa tolestu eta prestatzen da eta itsasteko erabiltzen den gunean elkartzen dira biak. Hor, bere azalerak tratatzen dira (lixatua eta primer), itsasgarria eman eta multzoa prentsatzen da zehaztutako ontze epeak irauten duen bitartean Azkenik, akaberen eremura eramaten dira piezak eta han hainbat osagai gehitzen zaizkie, gero bezeroaren instalazioetan muntatzea ahalbidetuko dutenak. Egunero egiten dira entregak bezeroaren muntaketa lerroan adostutako Just in Time zerbitzuaren arabera.

Argazkiak

Ampliar imagen