KL tresnak

KL tresnak

Zure ibilbidean zehar, KL katealegaiako lantaldearen laguntza jasoko duzu eta egunerokotasunean pertsona desgaituen enplegagarritasuna hobetzeko helburuarekin erabiltzen ditugun gainontzeko tresnen babesa jaso ere: Urratsez Urrats (gaitasunen balorazioa), SIPS (Pertsona gorrentzako bitartekaritza zerbitzua), Harrera (prestakuntza eta gaikuntza teknologia berrien bitartez), PPAk (Laguntza Plan Indibidualizatuak), Etengabeko gaikuntza lanpostuan, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearekin koordinazio protokoloak (gaixotasun mentala duten pertsonak deribatu, jarraitu eta lagundu), Kalitate Irisgarria (kalitate erregistroen kudeaketa modu irisgarri batean teknologia berrien bitartez), ...

Urratsez Urrats

Urratsez Urratsen bidez, KL katealegaiak tresna bat eskaintzen die enplegu zentro bereziei eta enpresei pertsona batek dituen gaitasunen eta lanpostu baten jardunean behar den eskakizun mailaren arteko desberdintasuna neurtzeko. Honen ondoren, laguntza plan indibidualak jar daitezke abian eta baita lanpostuak egokitu eta hobetu ere.

Urratsez Urrats metodologia jaitsi

SIPS Pertsona Gorrentzako Bitartekaritza Zerbitzua

Pertsona gorren integraziorako hobekuntza praktikoa, talde honen gizarteratzea eta laneratzea hobetzeko eta lan munduan beren bizi-kalitatea handitzeko helburuarekin sortua. Horretarako ekintza ezberdinak eramaten dira aurrera: ingurune eta lanpostuen egokitzapena, banakako laguntza eta familiak, keinu-hizkuntzan bitartekaritza, pertsona gorrekiko sentsibilizazioa, ...

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearekin koordinazio protokoloa.

KL katealegaia eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarearen (Osakidetza) arteko protokoloa, koordinazio prozesua zehazten duena eta Gipuzkoan gaixotasun mentala duten pertsonak deribatzeko, gizarteratzeko, jarraipena egiteko eta esku-hartzeko tresnak zehazten dituena. Protokolo honen helburua da gaixotasun mentala duten pertsonek erakunde honek eskaintzen dituen bitartekoetan laneratze hobea izan dezaten eta bizi-kalitate hobea izan dezaten.

Harrera

KL katealegaiak kalitatezko prestakuntza baten aldeko apustua egiten du irisgarritasunean, malgutasunean, eraginkortasunean eta egokigarritasunean oinarrituz. Zentzu honetan eta konpromiso honi laguntzeko asmoz, DEMOa garatu du "harrera: desgaitasuna duten pertsonak lanpostuan hartzeko eta gaitzeko" aplikazioarekin (Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinuan lagundu zuen). Tresna honen helburua da pertsonari lanpostuan harrera egokiago bat eskaintzea eta lanpostu horretarako gaikuntza ere hobea izatea.

Kalitate Irisgarria

KL katealegaiak garatutako aplikazioa, fabrikazio prozesu batean kalitate erregistroen kudeaketa ahalbidetzen duena, urrunetik eta ikuskapen fisikorik gabe. Horretarako tabletak eta smartphoneak erabiltzen ditu. Azken finean, erreminta honek ingurune egoki bat sortzen du erakundearen barruan eta honek prozesu berriak sortu eta martxan jartzea errazten du, desgaitasuna duten pertsonen lan eta gizarteratzea modu irisgarri batean hobetzeko.