Aholkularitza zerbitzua

Purdue tresnarekin elkarrizketa

Lanbideren zentro laguntzailea gara desgaitasuna duten pertsonentzat.

KL katealegaiak enplegu-eskatzaileak diren pertsona desgaituei eskaintzen dien zerbitzua da, haien enplegagarritasuna hobetzeko asmoz. Hainbat tresna erabiltzen dira horretarako, eta laneratzea errazteko neurrira egindako ekintzak zehazten dira etengabe. Horretarako, giza-baliabideen saila daukagu, pertsona desgaituen laneratzearekin lotura duten gaietan prestakuntza berezia dutenak.

Aholkularitza zerbitzuan lan egiten duten teknikarien egiteko garrantzitsuenetarikoa enplegagarritasunaren arloan erreferente bihurtzea da, lan bila dauden pertsonei topagune bat eskaini ahal izateko.

Trataera pertsonala eskaintzen dugu laneratze eraginkor eta arrakastatsu bat lortu nahi dugulako.

Horretarako, hasieratik pertsonaren gaitasunak identifikatzen ahalegintzen gara elkarrizketa eta laguntza-tresna desberdinen bidez.

Balorazio hau egin ostean, pertsonarekin batera bere ibilbide egokiena garatuko dugu, bere beharretara hoberen egokitzen diren baliabideak eskura jarriz.

Azken finean, norbanakoak laneratzeko eta gizarteratzeko duen gaitasunari hoberen doakion lan aukera bilatu nahi dugu eta laneratzeko aukerak sortu nahi ditugu.

KL katealegaian artatuko zaitugu, zure etxetik hurbilen dagoen enplegu-zentroan edo nahi duzun beste batean. Edo jarri gurekin harremanetan Enplegu-atariaren bitartez.