Pertsonak

 

 

 

KL katealegaia bestelako gaitasunak ditugun emakume eta gizonek osatzen dugu.

Erantzukizuna, errespetua, garapena eta gizartearekin konpromisoa KL katealegaiaren balioa nagusiak dira. Norbanakoaren gaitasunei egokitutako enpleguaren bilaketan laguntzen dugu aholkularitza zerbitzu indibidualizatu baten eta lan-poltsa baten bidez.

KL katealegaian hainbat industria jarduera egiten ditugu eta enpresei laguntza ematen diegu desgaitasuna duten pertsonak kontratatu ditzaten. Beraz, aukera anitz daude.

LANERATZEKO ETA GIZARTERATZEKO IBILBIDEA KL INSTALAZIOETAN

KL katealegaiak eskaintzen duen laneratze eta gizarteratze ibilbidearen barruan, aholkularitza zerbitzua, enplegu lagunduaren programa eta KLren instalazioetan lan egiteko aukera ditugu. KL katealegaiaren ekoizpen-zentroetan lana:

Personas en Katea Legaia

EtiquetaValor
Desgaitasun fisikoa523
Desgaitasun sentsoriala138
Desgaitasun intelektuala/mentala237
Gizarte bazterkeria pairatzeko arriskuan10
Desgaitasunik gabe42
Total950

Zure ibilbidera egokitzen gara baliabide sorta baten bidez

ENPLEGAGARRITASUNERAKO BALIABIDEAK

Lehenengo elkarrizketatik bertatik zure gaitasunak eta beharrak baloratzen ditugu baliabide egokienera bideratu ahal izateko. Dela KL katealegaiaren enplegu-zentro berezietan, dela enplegu lagunduaren bitartez ohizko enpresa batean, dela beste motako bitarteko batean.

Zure ibilbidean zehar, KL katealegaiako lantaldearen laguntza jasoko duzu eta egunerokotasunean erabiltzen duten gainontzeko tresnen babesa jaso ere: Urratsez Urrats (gaitasunen balorazioa), Pertsona gorrentzako bitartekaritza zerbitzua, egokitzapen teknologiko eta ergonomikoak, laguntza plan indibidualizatuak, prestakuntza plana,...