Industriarako soluzioak

 

Hornitzaile integral bat gara eta teknologia ezberdina erabiltzen duten osagaiak industrializatu, muntatu eta kontrolatzen ditugu industriarentzat

Beren jarduera-sektoreetan atzindariak diren enpresen kideak gara. Neurrira egindako konponbideekin industria-zerbitzu osoa eskaintzen dugu, serie ertain eta altuko produktu errepikaria fabrikatzen.

40 urte hauetan zehar, kaudimenez erantzun ahal izan diogu gero eta korapilatsuagoa eta teknologikoagoa den merkatu honi. Horretarako, prestakuntza programak garatzen ditugu langileak espezializatu eta profesionalizatzeko eta beharrezkoak diren kudeaketa-, produkzio, egitura-, eta bitarteko teknologikoak dauzkagu.

Industria-hornitzaile osoa gara

Industriarako soluzioen grafikoa

INDUSTRIARAKO SOLUZIO OSOAK

 

1.- INGENIARITZA ETA GARAPEN TEKNIKOA

Ohiko produktu mekatronikoen muntaketa- eta mihiztaketa-prozesuetan 35 urteko esperientzia duen KL katealegaiak aholkularitza tekniko aditua eskaintzen du produktuen industrializazioan, zehazki, askotariko teknologiak integratzen dituzten soluzioetatik abiatuta.

 

2.- BALIO ERANTSIA

Gure xede nagusia proiektuaren zuzendaritzatik balioa ematea da, hori definitzen duten aldagai guztiak modu integralean kudeatuz.

Erosketetako, Bulego Teknikoko eta Prozesu-ingeniaritzako taldeek balio erantsi gehigarria eskaintzen diote muntaketari, materialen bilketa kudeatuz, ekipoen mantentze-lana bere gain hartuz eta beharrezko tresneria eta test-ekipoak garatuz.

 

3.- KUDEAKETA AURRERATUA 4.1

KLn, etengabe ikuskatzen dugu gure estandar industriala, lan egiten dugun sektoreen eskakizun handiagora egokitze aldera.

Bezeroarekiko harremana ulertzeko moduak eramaten gaitu etengabe hobetzera, hori delako, gure ustez, funtsezko tresna gure jarduera epe luzera finkatzeko.

Lortu dugun digitalizazio-mailak aukera ematen digu interkonexio eraginkorra izateko bezeroaren kudeaketa-sistemekin. Halaber, datuak biltzeko ditugun tresnek informazio zehatza ematen dute, behar bezala monitorizatu ahal izateko prozesuak eta erabakiak ondo hartu ahal izateko.

 

4.- FIDAGARRITASUNA ETA BERMEA

Erreferentziazko enpresek beren jarduera-sektoreetan urtez urte KLn jartzen duten konfiantza gure zerbitzuaren kalitatearekin dugun konpromisoaren bermerik onena da.

Kalitatearekiko konpromisoa primeran definitutako protokoloetan oinarritzen da, baita ondo egindako lanera orientatutako pertsonen talde batekin osatzen diren prozesu irmoetan ere. KLk ISO9001 ziurtapena dauka, garatzen dituen jarduera guztietara eta produkzio-planta guztietara hedatzen dena.

 

5.- PREMIUM ZERBITZUA

Gure ustez, zerbitzuarekiko dugun konpromisoa gure indargunerik garrantzitsuena da. Konpromiso hori gauzatzen dugu, bezeroari bermatuz eskaria epe barruan jasoko duela eta eskatutako kalitate-estandarra izango duela.

Helburu horretarako garatutako barne-kudeaketako tresnek malgutasuna eta ekoizpen-gaitasunaren egokitzapena dakarte programa-aldaketetara, eta aldi berean, jit entregen logistika pertsonalizatua eskainiz bezeroaren produkzio-lineetan.

 

6.- PROIEKTUAREN LANKIDETZA-HITZARMENAK

Askotariko gaitasunak dituzten pertsonek osatzen dute KL eta pertsona horiek funtsezko papera dute lan egiten duten enpresen arrakastan, funtzionalitatea, fidagarritasuna eta kostu bikainak uztartzen dituzten produktuak fabrikatzen laguntzen dietelako.

Helburu partekatuak KLko langileok izpiritu komun batek mugitzen gaitu, baita lankidetzak eta gure bezeroekin helburuak partekatzeak ere.

Guk horrela ulertzen ditugu harremanak, lankidetzatik, produktuen industrializazioa ahalbidetzen duten inbertsioetan parte hartuz.