Historia eta lorpenak

KL katealegaiak orain dela hamarkada batzuk sortu ziren tokiko ekimenetan du jatorria. Denborarekin ekimen hauek elkartzen joan dira gaur egungo KL enpresa sortu arte.

Bi rol garrantzitsu uztartzen ditugu. Alde batetik, desgaitasuna duten pertsonentzako lana sortu eta mantentzearen gizarte-funtzioa eta, bestetik, industria-hornitzaile osoaren papera, bere sektorean aitzindari diren enpresekin elkarlanean arituz.

  • Industria-hornitzailea: industriarako konponbide osoak eta lehiakorrak eskainiz
  • Gizarte-funtzioa: norbanakoaren gaitasunei egokitutako enplegu baten bilaketan lagunduz

"Parte-hartzea, gardentasuna, norbanakoaren errespetua eta gizartearekin konpromisoa KL katealegaiaren balioak dira"