KONTABILITATE SOZIALA
KL katealegaiak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak garatutako metodoa aplikatuz, itzulketa ekonomikoaren eta sozialaren balorazioa egiten du. Laguntzetan inbertitzen den dirua biderkatu egiten da itzulketa ekonomikoari eta sozialari dagokionez: zerga zuzenen ordainketagatik (PFEZ, Gizarte Segurantza, BEZ, etab.), sortutako lanaren errentagatik, asistentzia zerbitzuetan aurreztutakoagatik (adibidez, gaixotasun mentala duten eta langabezian dauden pertsonen zerbitzua), kotizazio gabeko pentsioetan aurreztutakoagatik, eta zenbatzea zailagoa den beste batzuengatik (lehiakortasunari eta lurraldeko industria sareari egindako ekarpenak)..

Inbertitutako euro bakoitzagatik KL katealegaiak 3 euro baino gehiago itzultzen dizkio gizarteari