Equal - Hazilan

Equal KL katealegaiaren ekimen komunitarioak koordinatzaile gisa jardun zuen AD EHLABE-HAZILANen markoaren barnean:

Emakumezko elbarriak eta elbarritasun mentala duten pertsonak lan mundura sartzearen barrera apurtzea du helburu.

Lan eskaeraren poltsa barnean, beren ezaugarriengatik (formazio maila baxua, elbarritasun maila handiak, motibazio faktoreen falta eta auto-estima baxua) enpleagarrutasun zaila duten kolektibo bat aurkitzen dugu, egiten diren jarduerak ez direlako beren perfilera egokitzen, baztertuak geratzen direlarik elbarritasuna duten pertsonen kolektiboan bertan. Kolektibo hau nagusiki emakumeek eta gaixotasun mentalak dituztenek ordezkatzen dute.

Zeintzuk dira helburuak?

Aztertutako hasiera puntutik habiatuta, elbarritasunen bat duten edo gaixotasun mentalen bat duten pertsonen gainean lan egingo duen zerbitzu integral diziplina anitzekoa sortu nahi dugu, lan mundura sartzeko dituzten arazoak analizatuko dituena, batez ere garraiobide falta, ordutegi eta lanaldiaren kontziliazio eza eta familia eskaerak dituen lanaldia eta lanpostuaren moldatzea pertsonaren ezaugarrietara. Hori guztia Euskal Autonomi Erkidegoko osasun zerbitzu publikoa, Osasun Mental Zentroa eta udaletxeetako Gizarte Laguntza Zerbitzuekin elkarlanean.

Ekintzen zabaltzea

  • elbarritasuna duten pertsonen artean lana aurkitzeko zailtasun gehien dituzten pertsonen arazoen ikerketa eta lan irteeren bilatzea.
  • Lanaldia bizimodu familiarrarekin bateratzeko eta mugikortasun arazoak ekiditea helburu duten neurriak hartzea.
  • Pertsonen perfila kontuan hartuta lan aukera berriak aztertzea.
  • Katealegaiaren zentroetan lan berriak ezartzea, aipaturiko kolektiboarentzat eta lan mundura moldatzea errazteko jarraipena in-situ egitea.

Katealegaiak lortutako emaitzak:

  • Sarrera errazten duten neurriak ezartzea.
  • Lan munduan sartzeko zailtasun larriak dituzten 15/20 pertsona lantaldeetara sartzea urtero.
  • Osasun Mental sareko eta Gizarte Laguntzaileekin ohiko hartu-emanak kudeatzea.

Ekintzaren zeharkakotasuna:

  • Gizartetik kanpo geratzeko arriskuan dauden pertsonak lan mundura sartzea eragozten duten arazoen ezabatzea.
  • Gizon eta emakumezkoen artean aukera berdintzea.

Equal-Hazilan proiektuaren ekintza nagusienak.