Logotipo de Katealegaia

Erabilerraztasuna

Webaren erabilerraztasunaren kontzeptua

Webaren erabilerraztasuna honetan datza: informazioa denontzat eskuragarri izateko erraztasunak ematean, minusbaliotasunak direla-eta inork inolako mugarik izan ez dezan. Katealegaiako informaziora jotzen dutenen artean, askok nolabaiteko zailtasunak dituzte; besteak beste, honako hauek:

  • Entzumen-, ikusmen- eta mugikortasun-arazoak:
  • Irakurtzeko edo ulertzeko zailtasunak.
  • Sagua edota teklatua erabiltzeko zailtasunak.
  • Konektibitate-zailtasunak; hala nola: testua bakarrik bistaratzen duen nabigatzailea erabiltzea, pantaila txikia izatea, konexioa motela izatea, etab.

Webaren erabilerraztasunaren azterketa

Webaren Erabilerraztasunerako Ekimeneko betebeharretan 3 erabilerraztasun-maila ezarri dira (A, A bikoitza eta A hirukoitza), kontuan hartuta 1., 2. eta 3. lehentasunei zenbateraino egokitzen zaizkien.

Katealegaiako erabilerraztasuna aztertzean, W3Cren betebeharrak eta zenbait baliabide erabili dira, erabilerraztasunerako dauden arazoak aztertu, ebaluatu eta zuzendu ahal izateko.

Une honetan, Katealegaiak 2. lehentasuna betetzen du (erabilerraztasun-maila: A bikoitza). Erabilerraztasun-maila Technositek ziurtatu zuen, 2007ko martxoaren 29an, eta 6 hilabeteko balioa du.

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun AA maila Technosite logotipoa W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako AA mailari dagokion ikonoa

Hona hemen web-eduki guztiak eskura errazago izateko Katealegaian ezarritako funtzionalitate batzuk:

  • Atariaren ikus-ezaugarriak (letra-tipoa bera, letra-tipoaren eta atzeko planoaren kolorea, etab.) estilo-orriaren bitartez zehazten dira. Horrela, erabiltzaileak bere lehentasunen arabera egokitu dezake testua.
  • Letra-tipoen tamainak unitate erlatiboen bidez finkatu dira. Modu horretara, letra-tipoaren tamaina handitu edo txikitu egin daiteke, nabigatzailearen aukeretatik.
  • Erabiltzaileren bat Katealegaian sartzen bada estilo-orria onartzen ez duen nabigatzaileren bat erabiliz, ez du arazorik izango. Izan ere, eduki guztiak eskuragarri daude, CSSa desaktibatuta ere.
  • Orriek egitura argia dute, bai erabiltzailearentzat, eduki osoa ikus dezakeelako, bai pantaila-irakurgailu batekin informazioa irakurtzen duenarentzat, edo estilo-orria desaktibatzen duten erabiltzaileentzat, etab. Helburu horri jarraituz, HTML kodearen bidez egin dira atal-izenburuak, zerrendak eta webgunea oro har ulertzen laguntzen duten elementu guztiak.
  • HTML kodea eta erabilitako CSSa gramatika formaletara egokitzen dira, nabigatzaile desberdinetan edukiak egoki bistaratzen direla bermatzeko.

XHTML 1.0 baliodun dagokion ikonoaCSS baliodun dagokion ikonoa

Erabilerraztasunerako betebeharrak ez betetzea

Webgune honetako orrietako informazioa 2006. urtetik sortuz joan da, unean uneko erabileren arabera. Erabilerraztasunaren alorreko jardunbide egokiak etengabe hobetu behar dira. Hortaz, Katealegaiak bere gain hartzen du hobekuntza horiek ezartzeko ardura, orri guztietako edukien berezko eguneratze-prozesuan.