Urratsez Urrats - UU

Urratsez Urratsen bidez, Katealegaiak, Enplegu Zentro Bereziei eta enpresei nagusiki zuzendurik, ekintza pertsonalizatuak, lanpostuaren egokitzea edo hobetzea hasi baina lehenago pertsonaren konpetentziaren eta lanpostuak eskatzen dituen beharrizanen arteko diferentzia neurtzea ahalbidetzen duen erreminta bat sistematizatu eta hauen eskura jarri du.

Erreminta honen bitartez elbarritasuna duen pertsona baten 16 eskumen aztertzen dira objektiboki eta lanpostuak eskatzen duen perfilarekin alderatzen den pertsonaren perfila lortzen da. Alde batetik pertsonaren enpleagarritasuna identifikatzen da eta bestetik enpresan garatuko diren lanen exijentzia maila ezagutzen da, prestakuntza mailaren hobetzea eta pertsona eta lanaren arteko doitzea helburu delarik.

Ekimen honen bidez, pertsonaren perfila eta lanpostuaren arteko gapa identifikatu eta neurtzen da eta honela pertsonaren integraziorako beharrezko izango diren laguntza ekintzak zehaztu daitezke (postuaren moldatzea, formazio ekintzak, jarraipen pertsonalizatua, bilketa eta selekzio ikuspuntu berriak, prozesuaren hobekuntza, etab.).

Metodologia hau gidaliburu eta ekintza protokolo batean bildurik dago, edozein lanposturen analisi eta deskribapenek edo/eta eskatzen duen dedikazioarekin.

Urratsez Urratsen bidez, lanpostua eta pertsonaren artean 16 konpetentzia desberdinetan dagoen gapa adierazten da, hau da, konpetentzia batek eskatzen duen mailari erantzuna emateko gaitasuna indartzea beharrezko non izango den. Ondoren desberdintasun hau funtsezko konpetentziatan edo bestelakoetan ematen den aztertzen da. Kasu bietan neurtzen da zein nolako eragina izango zuketen lanpostuarengan eta lanpostua moldatu daitekeen edo bestelako ekintzarik egin ote daitekeen zehazten du, lanpostuaren beharrizanak eta pertsonaren gaitasunaren arteko diferentziaren desfasea gutxiagotzeko.

Adibide gisa perfilen grafiko bat, aurreko metodoaren aplikazioaren erabileratik eratorria:

Urratsez Urrats eta elbarritasuna duten pertsonen enpleagarritasunean duen inpaktua.

Kl katealegaiaren 25 urteko jardunean zehar, elbarritasun desberdinak (fisikoa, sentsoriala, intelektuala, gaixotasun mentala, etab.) zituzten 2000 pertsonatik gorak aurkitu dute lana KLko lantokiren batean, herrialdeko beste zentro espezialen batean edo Gipuzkoako (sektore desberdinetako) lan-sarea osatzen duten beste enpresaren batean. 2011. urtean bereziki lanpostu babestuaren barnean 750 pertsonek etekina atera die prozeduradun erreminta honi, baita beste 100 lanpostu eskatzailek ere. Urratsez Urrats erreferentziatzat daukate Euskadi eta Estatu barneko Enplegu Zentro Bereziek gehien behar duten pertsona gutxituen enpleagarritasuna hobeagotzeko.

KL katealegaiak proiektu hau aurrera eraman du Obra Social Kutxaren (Kutxa Fundazioa) laguntzarekin. Partaidetza honek prozedurazioa, informatizazioa, difusioa eta metodologiaren esplotazioa gauzatzea ahalbidetu du, elbarritasuna duten Gipuzkoako pertsonen enpleguaren beste eremu batzuetan.

Urratsez Urratsen Metodologia