Pertsona Gorren Txertapenerako Zerbitzua - SIPS

Proiektu honek KL katealegaian integratze praktikoaren hobekuntza dakar, gizarteratze sozio-laborala eta lan ingurugiroan talde honen bizi kalitatea hobeagotuz.

Proiektu honen baitan honako hiru jarduera hauek garatzen dira:

    1. Ingurugiroaren moldaketa:
    2. Urteen joanean komunikazio arazoek dakartzaten beharrizanak jasotzeko dinamika bat egon da Katealegaiako tailer bakoitzean. Honengatik, orain arte lanpostu hauetara sartzeko edo lanpostuen moldaketarako pertsona hauek zituzten zailtasunen hobekuntzara orientaturik dauden ekintzak martxan jartzen dihardu. Korreo elektronikoa, sms zerbitzua, argiztatze alarma sistemak, panel informatiboak, bideodun atezain automatikoak bezalako sistemen bitartez. Honela tailer guztietara sartzea errazten da komunikazioa oztopo izan gabe.
    3. Jarraipen indibidualizatua:
    4. Pertsonari aholkularitza zerbitzua eman eta lagun egiten zaio, aurre-selekzio elkarrizketan, lanbide orientazioan, lana kausa dela mediku asistentzia… lan ingurugiroan txertatzeko prozesu guztian zehar:
      • 2.1. Harrera eta lagun egitea lan txertaketan:
      • Aholkularitza eta lagun egitea prozesu osoan zehar. Lantokian bertan sostengua eskainiz komunikazio zubi bat sortu eta zeinuen hizkuntzan parte hartuz. Ingurugiro honetan tailer guztiek dituzte PC panelak, teknologia berrien laguntzaz, lanpostuak eskatzen duen autonomia lortzea errazteko. Zeinuen hizkuntzan eta irudiz eginiko DVDak ere badaude proiektu hau, Katealegaia zer den eta fabrikazio prozesu bakoitza azalduz. Sistema honek pertsona bakoitzak ingurugiroa ezagutzeko eta lanposturako beharko dituen ezagutzak modu autodidakta batean eskuratzea ahalbidetzen du.
      • 2.2. Familiaren alboan lagun egitea:
      • Beren lanpostuan pertsona gorrek autonomia gehiago izan dezaten familiei aholkularitza zerbitzua ematen zaie. Entzumen gutxitasuna duen pertsona bere lan ingurugiroan autonomiaz moldatu dadin. Honela, lan ingurugiroan bere txertatze emaitzak eta bizi kalitatea hobeagotuz.
      • 2.3. Lanpostuan eta gainontzeko lan ingurugiroan zeinuen hizkuntzan bitartekaritza.
      • 2.4. Bitartekaritza zentrua:
      • Zentro honen bitartez gainontzeko solaskideekin eman daitezkeen komunikazio arazoak ezabatzen dira.
    5. Gorreria duen erkidegoarekiko sentsibilizazioa. Gorreria duen erkidegoaren ezaugarriak ezagutu eta Zeinuen hizkuntza.
      • 3.1. Pertsona gorrarekin komunikatzeko jarraibideak:
      • KL barnean etengabeko kanpaina iraunkorra dugu Komunikazio Jarraibideen sentsibilizaziorako.
      • 3.2. Zeinuen hizkuntzaren ikastaroa KL barnerako:
      • Pertsonal tekniko guztiak; egunero pertsona gorrekin lan egiten duten langileek zeinuen hizkuntzan ezagutza basikoak jasotzen dituzte, inolako barrerarik gabe lanpostuan gorreria duten pertsonekin komunikatu ahal izateko.

Proiektuaren ekintzarik nagusienak

Aurkezpen gutuna

Komunikazio pauten triptikoa

Pertsona Gorren Txertapenerako Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko